Paperezko lastotxoak plastikoaren alternatiba ona direla dirudite, baina ez

Amberes hiriko unibertsitateko ikertzaile talde batek Food Additives and Contaminants aldizkarian paperezko lastotxoei buruz argitaratu dituen ondorioen artean dago aipatutakoa.

Material ezberdinetako (plastikoa, papera, beira, altzairu herdoilgaitza eta banbua) lastotxoak aztertu ondoren, atzeman zuen paperezkoak zirela sustantzia toxiko gehien dituztenak.

PFAS bezala ezagutzen diren sustantzia hauek, sintetikoak dira, eta bai gizakientzat, bai animalientzat, zein ingurunearentzat kaltegarriak dira.

Ikerketaren arabera, garestienak badira ere, lastotxorik onenak beira edo altzairu herdoilgaitzekoak direla ondorioztatu da. Okerrenak plastikozkoak badira ere, ez dirudi paperezkoak irtenbide eraginkorrena direnik.