Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa batek ondorioztatu du ‘sexting’-a egiten duten nerabeek edo maitasun erromantikoaren mitoak barneratuen dituztenek, probabilitate handiagoa dutela bikote barruan ziberjazarpena egiteko edo jasateko.
Sare-sozialen sorrerarekin batera jazarpenerako bide berriak bilatu dira, baita harreman sentimentaletan ere, eta ikerketek diotenez, hau mundu osoan zabaltzen ari den fenomenoa da.
Sexting-a, bide digitalen bidez eduki erotikoak bikotekideari bidaltzean datza. Hau egitearen helburua kitzikapena izaten da. Maiz bikotekidearen berotzea bilatuko da, baina aldi berean berotze pertsonala sor dezake, besteak sentituko edota egingo duena pentsatzeak piztu ahal gaituelako.
Bide hau gozatzeko beste modu bat izan daiteke, eta zenbait praktiketan infekzio edota planeatutako haurdunaldiaren arriskua dagoen moduan, sexting-a egitean zabaltzeko arriskua dago eta ezin dugu hori ahaztu, beraz, arriskuak ekiditeko neurriak hartu behar dira. Lehen neurria konpromiso pertsonala da. Pertsona batekin gozamena partekatzen dugunean, gure arteko zerbait da, gure intimitatea.
Historikoki gertatu izan da, ordea, bikote bat apurtzean, batez ere batek hartzen duenean erabaki hori, bestea minduta sentitzea. Eta min hori ateratzeko bide okerrak hartzen dira askotan, bestearen kontra egiteko bideak hain zuzen. Eta emakumeon sexualitatea gure kontrako arma gisa erabili izan da. Maitatuak ala gustokoak izatean, gure desioa, kitzikapena eta plazera baloratua da, baina harremana apurtzean, hori bera mintzeko erabili ohi da.