Produktuaren deskribapenaren arabera, Fefe-k ez du alkoholik eta albaitarien proba guztiak gainditu omen ditu. Markak italiarrak ziurtatzen du txakurrentzat erabat segurua dela.
Lurrinak 99 euro balio ditu eta “usaimenaren maisu lana” bezala deskribatzen dute. Lurrin-flaskoan, hogeita lau kilateko urrean sortutako, txakur hanka baten lorratza azaltzen da. Produktuaren inspirazioa “Domenico Dolce-ren lagun fidelaren maitasun haustezinean” bilatu da. Erakundeko marketinak saldu duenez paseo bakoitzari “oparotasun eta moda ukitua” emango diete.
Lagun iletsuak etxean baldin badituzu, honezkero jakingo duzu txakurrentzako askoz ere perfume merkeagoak badaudela jada merkatuan. Kontua da, lehen aldia dela, luxuzko moda saltzen duen etxe batek honelako produktu bat kaleratzen duena. Fefe jada eskuragarri dago online eta Dolce & Gabbana dendetan.
Guztiak ez daude oso pozik produktu berri honekin, ordea. PETAren fundatzailea den Ingrid Newkirk-ek esan duenez lurrinak izugarri estugarriak izan litezke txakurrentzat, usaimen izugarri ahaltsua duten animaliak baitira. “Txakurrek usaimen izugarri sentibera dute eta kilometrotara dauden usainak ere usaindu ditzakete. Gizakioi atsegin emateko sortutako lurrina beraiengan ezartzeak izugarri asaldatzen ditu” baieztatu du. Gainera, “bere inguruko usainen hautematean eragin liezaiekete, beste animaliekin komunikatzea zailduz” gehitu du.
PETAk txakurren zaindariei lagun iletsuengan inongo perfumerik ez aplikatzeko aholkatzen die, eta gogorarazi nahi du gure txakurrek garen bezalaxe maite gaituztela, gure usain originalarekin, eta guk eurekin ere berdina egin behar genukeela.