Ikerketa berri baten arabera, tanpoiek beruna, artsenikoa eta substantzia kutsakrrak dituzte

Orain dela urtebete arte, hileroko produktuak ez ziren sekula odolean probatu. Ez da harritzekoa, beraz, orain ohartzea tanpoiek beruna, artsenikoa eta potentzialki kutsakorrak diren substantziak dituztela.

CNN hedabideak kontsultatutako datuen arabera, hilekoa duten pertsonek, batez beste, bost urtean 11.000 tanpoi, konpresa eta bestelako hileroko produktu erabiliko lituzkete, gutxi gorabehera.

Datu hau kontuan izanik, eta gutako askok honelako produktuak hilabetero erabiltzen ditugula jakinik, albisteak kezka sorrarazi digu. Izan ere, produktu kimikoak ugalkortasun arazoekin edo gaixotasun kronikoekin lotuta daude. Lasaiago geratu nahi baduzu, ordea, jakin ikerketak ez duela frogatu nola pasatu litezkeen produktu horiek gorputzera, eta, beraz, oraingoz osasunean izan litzakeen eraginak ezezagunak direla.

Kaliforniako Berkely unibertsitateko zientzialari talde batek burutu du ikerketa, eta aurkitu dutenaren arabera, tanpoiek beruna eta artsenikoa, metal kutsakorrak, izan litzakete.

Ikertzaileek 16 metalen (artsenikoa, barioa, kaltzioa, kadmioa, kobaltoa, kromoa, kobrea, burdina, manganesoa, merkurioa, nikela, beruna, selenioa, estronekoa, banadioa eta zinka) mailak ebaluatu zituzten hamalau marka ezberdinetako 30 tanpoietan.
Honela jakin zuten zein metal zeuden presente tanpoietan. Berunaren kopurua garaiagoa izan zen tanpoi ez organikoetan, baina, aldiz, artseniko kopuru gehiago zuten azken hauek.

Tanpoietara metalak bide ezberdinetatik iritsi litezke. Lehen modua, tanpoiean dagoen kotoiak uretako metalak xurgatzea da, airekoak edo lur kutsatu hurbilenekoak. Hau da, irudikatu kotoi zelai bat. Kotoi horiekin tanpoiak sortzen dira, baina hurbil burdinola bat dago, bertatik etor liteke kutsadura.

Beste kasu batzuetan, ekoizterakoan gehitu ahal izan dira, adibidez, zuritzeko pigmentua gehitzean, bakterioen aurkako substantziagatik edo tanpoiak ekoizteko fabrikako prozesuagatik.

Berkeley unibertsitateko ikertzaileek azaltzen dutenez, metal hauek dementzia, antzutasuna, diabetesa eta minbizia pairatzeko arriskuak gehitzen dituzte. Gibela, giltzurrunak eta garuna kaltetu litzakete. Gainera, amen osasunean eragin lezakete eta baita fetuaren garapenean ere.

Gainera, tanpoiekin bereziki kezkatuak agertu dira. Izan ere, adituek diotenez, baginako azalak substantzia kimikoak xurgatzeko potentzial handiagoa du, beste edozein gorputz ataletako azalarekin alderatuz.