“Niri jazz musika gustatzen zait, baina denetarik abesten dut”

Miriam Lujua Bilbon jaiotako 24 urteko kantautorea da. Ingelesez eta euskaraz idazten du eta ETBko Ztanda lehiaketan parte hartu zuen eta irabazi egin zuen. Bagoaz saioan eta Operación Triunfoko castinean ere parte hartu zuen. Miriamen ustez musikak hausnarketa pertsonalera eramatera laguntzen du, gehiago eta hobeto sentitzera, bere burua biluztera.

Kontaiguzu zelako izan zen zure hastapena musikagin­tzan. Nola sartu zinen musika munduan?
Egia esan, nahiz eta ohikoa izan txiki txikitatik izan dut musika nire bizitzan. 8 urtekin hasi nintzen pianoa jotzen, baina aurretik musikarekiko interes handia banuela gogoratzen dut. Nire haurtxaroaz pentsatzen dudanean beti dago musika tartean.

Ztandako saioan izan zara, baina beste hainbat lehiaketatan parte hartu duzu, besteak beste, Bagoazen eta Operación Triunfoko castingean ere parte hartu duzu. Nolakoa da hainbat eta hainbat casting egitea eta ezetza jasotzea?
Bizitza bezala, beti ez dugu dena berehala lortzen, ezta? Gauzak ikasten joateko bidea da ezetza niretzako. Ateak itxi egiten direnean beste lehio
batzuk zabaldu egiten direla uste dut nik.


Ztanda saioaren irabazlea izan zara. Nolakoa izan da Ztanda saioan parte hartzea eta irabazlea izatea?
Intentsoa: lana, ikasketak eta lehiaketa! Dena batera. Hirurak atenditzea zaila izan da. Lehiaketa irabaztea oso gauza ederra izan da, ilusioz eta esfortsuz egindako bidearen oparitxoa.


Ztanda Euskal Telebistako saioan hainbat mota desberdineko abestiak abestu
dituzu, baina ze estilo musikalean sentitzen zara erosoen?

Niri jazz musika gustatzen zait bereziki, baina denetarik abesten dut, estilo askotako kantak abesten ditut.

Zure abesti propioak sortzen eta abesten dituzu; zertan eta norengan oinarritzen zara zure sorkuntza-prozesuan abestiak asmatzerako orduan?
Lorik ez nuen ondo egiten garai batean, eta halakoetan hainbat gauza hausnartu eta sortzeko aukera izan nuen. Injustiziek amorru handia sortzen didate eta abestiekin oihu hori entzunarazteko aukera izan dut nire abestien bidez.


Esaiguzu zure ustez nolakoa zen iraganeko Miriam eta nolakoa da gaur egungo
Miriam?

24 urte ditut, oso lotsatia izan naiz txikitatik baina, zorionez, horrek ez dit galarazi Telebistan parte hartzea, adibidez. Aurrera pausuak egten joan naiz, apurka apurka, astiro, astiro. Txikitan oholtzatik jaitsi eta nerbioak jota egoten nintzen. Gaur egun, beste modu batean bizi dut, oholtzan dagoen Miriamek oholtza du lagun.

Zures ustez zein da musikaren alderdirik onena, atseginena? Eta zein da zure ustetan alderdirik txarrena, itsusiena?
Musika entzuteak hausnarketa pertsonalera eramatera laguntzen zaitu, gehiago eta hobeto sentitzera, zure burua biluztera, eta horrek batzuetan beldurra ere sor dezake. Egunaren arabera ona edota ez hain ona izan daiteke. Horixe da musikak duen boterea.

Gaztea izanda (elkarrizketaren hasieran esan diguzunez, 24 urte dituzu),oso pertsona heldua dirudizu, nortasunarekin etañabardura askorekin. Badakigu zure abestien ekoizpenean ere eskua sartzen
duzula; beraz, argi duzu nora joan nahi duzun, ezta? Letrak idazterakoan ahalegin berezia egiten duzula ere nabaritzen da.

Ez, baina oso argi dut nire proiektu berriaren arima zein den. Ingurukoek duten garrantzia oso presente daukat. Haiei esker proiektu honek zentzua du.

Nola ikusten duzu euskal musikaren joera etorkizunean? Zer zara, baikorra, ala ezkorra?
Uste dut euskal musika geroz eta anitzagoa dela genero aldetik, eta aipagarria iruditzen zait nola azken aldian euskal gazteok euskaraz sortzearen aldeko jarrera dugun. Oso apustu polita da, talde eta gai oso onekin emaitza bikainak ematen ari dena.


Eta zure etorkizunari buruz zer pentsatsen duzu? Epe laburreko zein luzerako proiektu berrrik ba al daukazu?
Etorkizuna ilusioz, kezkaz
iksuten dut, eta nire lankide batek esan ohi duen bezala, umorez eta amorez.