Gorroto-delituen % 20 baino ez da salatzen

LGTBTIQ+ kolektiboaren % 70ek uste du polizia eta justizia ez daudela beren eskubideen babesarekin konprometituta

LGTBIQ+ kolektiboaren aurkako erasoak ez dira gertakari isola­tuak. Azken bost urteetan, Espai­­niako estatuan 57.000 eraso baino gehiago salatu dira segurtasun-indarren aurrean, baina Barne Ministerioak 1.738 gorroto-ekintza baino ez ditu jaso erregistroan 2018 eta 2022 artean. Hau da, % 0,57. Horixe da Lesbiana, Gay, Trans, Bisexual, Interse­xual eta Gehiagoren Estatuko Federazioak (FELGTBI+) aurkeztu zuen LGTBI+ 2024 Estatua txostenaren ondorio nagusietako bat. Ignacio Paredero Antolakuntza idazkariak adierazi zuenez, Estatuan azpikontzekzio arazo bat dagoela uste du. “Horrek esan nahi du LGTBIfobia kasu as­ko salatzen direla, baina ez di­rela hala erregistratzen. Gorro­toa­­ren benetako iceberg baten aurrean gaude”, azpimarratu zuen.
Izan ere, 57.000 eraso horien % 16,5 baino ez dira iristen epai­te­gira. Zergatik? Inkestan parte har­tu duten 800 pertsonen ara­bera, salaketa jartzeko orduan da­goen mesfidantzaren ondorio da, batez ere. Hori da hirutik ba­ten arrazoi nagusia: “Ez nuen us­te zerbaitetarako balioko zuenik”. Lautik ia batek ere adierazi du ez diotela garrantzirik ematen, eta % 21,7k esan du ez zuela fro­garik.
Alvarezen kasuan salaketa egon zen, bai berak, bai Ikuskaritzak eta zentroak berak, baina salaketa artxibatu egin zen, akats baten ondorioz. Berriro piztu zen kasua, baina adingabeek egindako delitu-mota horiek urtebetera preskri­batzen dira. Beraz, ez zen ezer gertatu. “Salaketaren asmoa da adingabe horiek ikastea gertatu zena ezin zela egin, baina hori ez da gertatu justiziaren gelditasu­nagatik, ez baitu saihestu eraso­tzaileak izan daitezkeela”, esan du.
“Gorroto-diskurtsoek garrantzi handia hartu dute, eta sare sozia­lek gorrotoa zabaltzeko oinarrizko tresnak bihurtu dira. Nik nabaritu egiten dut, askotan, institututik etxera iristen naizenean, TikTok eta Instagrameko postak eta bideoak iristen zaizkidalako, oso mezu populistekin. Mezu horiek asko isiltzen dira oraindik pentsamendu kritikoa oso garatuta ez daukazunean”, adierazi zuen.