Martxan da Derioko “Gureneren ipuinak” ipuin-lehiaketaren lehen edizioa

Derioko Udalak Gureneren ipuinak haur-literaturako lehiaketan parte hartzeko deialdia zabaldu du. Edozein pertsonak parte har dezake, eta idatzi beharreko ipuina hiru urte arteko haurrentzat izan beharko da.

Ipuinak, gutxienez, testua eta irudiak izango ditu. Formatu‐proposamenak ere onartuko dira. Balio sozial edo humanitarioak sustatu beharko ditu, hala nola elkartasuna, ontasuna, berdintasuna, diskriminaziorik eza, elkarrekiko laguntza, natura‐ingurunearen zaintza… Bestetik, “Eta hala bazan edo ez bazan sar  dadila kalabazan eta atera dadila Derioko plazan” esaldia jaso beharko  du. 

Epaimahaiak ipuinaren testu-edukiak zein eduki sinbolikoak eta sentsorialak (ilustrazioen eta formatuaren ondoriozkoak) izango ditu kontuan lan irabazlea hautatzeko garaian. Irabazleak 1.000 euroko saria jasoko du. Erabakia irailaren 30ean argitaratuko da

Lanak irailaren 1era arte aurkeztu ahal izango dira posta elektronikoz (gurene@derio.eus) edo formato fisikoan Gertuan Herritarren Arretarako zerbitzuan.

Oinarriak hemen kontsulta daitezke.