Abuztuaren 9ra arte eman dezakete izena 18 eta 25 urte arteko gazteek.
DAMAk –jabetza intelektualeko eskubideak kudeatzeko Espainiako entitateak–, babestuko du Donostia Zinemaldiaren 72. edizioaren Gazteriaren Saria. Saria hautatzeko epaimahaia 18-25 urteko 150 gaztek osatuko dute, eta emanaldi bakoitzaren ondoren, filmari puntuazio jakin bat emango diote. Saria irailaren 28an, larunbata, banatuko da.
Gazteriaren DAMA sarirako hautagai diren filmak Zuzendari Berriak saileko guztiak izango dira, eta baita Horizontes Latinos sailean beren lanak aurkeztuko dituzten zuzendarien lehen edo bigarren film luzeak ere. Ia hogei film izango dira guztira, eta, beraz, epaimahaikideek, batez beste, bizpahiru film ikusi beharko dituzte egunero.
Gazteen Epaimahaian parte hartzeko 18 eta 25 urte bitarte izan behar dira eta abuztuaren 9ra arte eman daiteke izena. Online egin behar da izen-ematea, webgunearen bidez. Formularioa bete, motibazio gutuna erantsi eta partaidetza arauak onartu beharko dira.