Aurtengo Pertseidak ikusgarriagoak izango dira goiztiarrentzat gau txorientzat baino

Pertseidak jada gure zeruak zeharkatzen badaude ere, ez dute euren jardueraren gorena joko abuztuaren 12ra arte.

Orduan 100-200 meteoro inguruk gaueko zeruak zeharkatuko dituzte orduero, nahiz eta argiaren kutsadurak gutxi batzuk ikusten utziko digun.

Abuztuan, ipar hemisferioan, Pertseoren konstelazioa zerumugatik gorago geratuko da ia gau osoan. Ilargia, berriz, ilgora egongo da eta horrek ikuskizunari distira kenduko badio ere, gauerdian zenbait ikusi ahal izango dira.

Hala ere, aurtengo honetan, meteoro hauek ikusteko aukerarik onenak egunsentia baino ordu batzuk lehenago izango da, abuztuaren 12an eta 13an. Beraz, hobe izango da berandura arte esna geratzea baino, eguzkia atera aurretik altxatzea.

Pertseidak meteoro euririk onenak bezala dira ezagunak, euren jarduera izugarria baita eta udako baldintza klimatiko onetan oso ikusgarriak.