Aitor Arregi eta Jon Garaño zinema zuzendarien film berria, Marco, Veneziako 81. Zinemaldiako Orizzonti sailean parte hartzeko aukeratu dute. Abuztuaren 28tik irailaren 7ra egingo dute zine jaialdia.
Javier Cercasen El impostor liburuaren egokitzapena da Marco filma, eta benetako gertakarietan oinarrituta dago. CNT-ko buruzagia izan zen Enric Marco Batlle katalanaren istorioa kontatzen du. Holokaustoaren Biktimen Espainiako Elkarteko presidente izan zen, eta 2005ean jakin zen bere biografiako datuak asmatu zituela, ez baitzen nazioen kontzentrazio-esparru batean egon, sinetsarazi zuen bezala. 2022an hil zen Marco.
Aitor Arregi, Jon Garaño, Jorge Gil Munarriz eta Jose Mari Goenagak idatzi dute gidoia. Eduard Fernandezek gorpuztu du Enric Marco, eta Nathalie poza aktoreak bere emaztea. Benito Bermejo historialaria hezurmamitu du Chani Martinek, eta beste hauek ere parte hartu dute: Sonia Almarcha, Fermí Reixach, Vicente Vergara eta Jordi Rico.
Pelikula azaroaren 8an estreinatuko da zinema-aretoetan.