EHUko Arte Ederretako ikasle batek Wuhaneko erakusketa bateko komisarioa izango da

Erakusketa birtuala izango da, hiriko kaleetan zehar egingo dena.

UNAI GANDARIAS /2020-04-06/ Xavi Ceerre Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Pintura Masterreko ikaslea Wuhaneko (Txina) kaleetan birtualki egingo den erakusketa interaktibo baten komisarioa izango da. Erakusketa Ceerreren Instagram kontuan bisita daiteke: https://www.instagram.com /xaviceerre/

EHUk jakinarazi duenez, ‘Quarantine Gallery’ proiektuaren bidez, esku hartze birtualak proposatu ditu Xavi Ceerrek Covid-19ren pandemia hasi zen hiriko hiru kokalekutan: gaitza sortu zen azoka, tren geltokia eta hiriko airetiko ikuspegia. “Kokaleku horietan, Covid- 19aren 0 eremuan, hain zuzen, artista talde bat murriztu gabe dagoen espazio publiko bakarrean jardungo da elkarrizketan, Interneten”, azaldu du Ceerrek.

Proiektuak 24 artistaren lanak bilduko ditu, eta guztiak elkarrekin harremanetan daude sarearen bidez. Amaya Suberviola, Abel Iglesias, Adrian Castañeda, Carl Otto Linde, Dtrnmnt, Eliot Möwes, Eloy Arribas, Ibon Landa, Idir Davaine, Jorge Isla, Josep Maynou, Kaspar Dejong, Luce, M. A. Erba, Mar Reykjavik, Mikel Ruiz Pejenaute, Milena Rossignoli, Miquel Falgàs, Nacho Tusquets, Rosh:., Sascha Missfeldt, Sergio Gomez, Teo Konukhov, Vincent C.V.D Spek eta Xavi Ceerre dira artistak. Erakusketa ostegun honetan inauguratu da, Xavi Ceerreren Instagram proelaren sarreran: https://www.instagram.com/xaviceerre/.