Lehenengo aldiz historian, joko olinpikoetan, gizonezko eta emakumezko kopuru berberaj¡k parte hartu dute

Izan ere, lehiatuko diren gizon eta emakumezkoen kopurua berdina izango da lehenengo aldiz historian.

Komite Olinpikoak jokoen hasieran iragarri zuenez, 2024 honetan, gizonezko eta emakumezko atleten artean, modu ekitatiboan banatu zituen plazak.

Testuingurua ulertuz, honen garrantzia ulertuko duzu: Pariseko 1900. urteko Joko Olinpikoetan, lehenengo aldiz emakumezkoak lehiatu ziren urtean, parte hartzaileen %2,2 baino ez ziren emakumeak. Kopurua gradualki igotzen joan da eta 1984ko Los Angeleseko jokoetan %23 ziren, 2012ko Londresen %44 eta 2020ko Tokion %48.

Ospatu behar den momentu historikoa bada ere, kirolean berdintasuna eskuratzeko lanean jarraitu beharra dago. Zeren nahiz eta Joko Olinpiko hauetan emakumezko eta gizonezko kopuru berdinak lehiatu, soldata parekidetasuna kirolean oraindik ez da errealitate bat.