Ezkongabetasuna %10 hazi da 2008tik

Guztiok egin dugu sekula ariketa hau: ea gure gurasoek ze urterekin eduki gintuzten. Harritu egiten gara. Izan ere, eurak guraso bihurtu ziren adinarekin gu gure lagunekin oporrak planeatzen ari gara edo azken bikote haustura gainditzen. Zergatik ezberdintasun hau? Euren garaietatik hona gauza asko gertatu dira eta krisi ekonomikoa, aldaketa kulturala edo etxebizitzen prezio gehiegizkoak faktoreetako batzuk dira. Honek guztiak, ezinbestean, gure harremanetan eragin du.. baita haurrak edukitzeko desiran ere.

Gure belaunaldiaren eta gure gurasoenen artean badago beste aldaketa bat ere: gaur egun gehiengoa bikoterik gabe dago, gutxienez 35 urte ingurura arte. Hau ez diogu guk, baizik eta Espainiako Estatistika Nazionaleko Institutuak (INE). Aztertu dituzten datuetatik honako ondorio atera dute: 2008tik ezkongabetasuna %10 hazi da. 21-39 urte bitartean, bikoterik gabeko pertsonen kopurua %52,22tik %62,16ra igo da hamar urtetan.

Adinez adin datuak behatuta, ohartu gara 34 urteak arte bikoterik ez duten pertsonen kopurua altura dela. 21-24 urte bitartekoen artean kopurua %97,66koa da, 25-29 artean %81,71koa; 30-34 urteen artean %49,79koa; aldiz, behin 35-39ko adin-tartera iristean kopurua %33,39ra jaisten da.

Bitxiena da, portzentajea hauek hazi eta hazi egin direla 2008tik, kausa ez badakite ere. Ezkontzen ez diren bikoteen kopurua ere hazi egin da, %10,4 izatetik %13ra eta noski, ezinbestean, bikote ezkonduen kopurua jaitsi egin da %40tik %25era.