
SNORECLOCK
Android zein IOS plataformetan
Zurrunga egiten baduzu hau da behar duzun aplikazioa. Doako app honek gauez egiten dituzun zarata guztiak kontrolatuko ditu. Fun- tzionamendua erraza da. Mugikorra ohearen ondoan jarri eta botoi gorria sakatu besterik ez duzu egin behar, eta hurrengo goizean lo-orduei buruzko soinu-informazio guztia izango duzu.
CLAP PHONE FINDER
Android plataforman
Zenbat aldiz galduko zenuen mugikorra etxean edo bulegoan. Bada aplikazio bat aurkitzen laguntzen dizuna. Doaneko aplikazio hau oso arraroa da, baina oso erabilgarria. Txalo egin beharko duzu, besterik gabe, eta horrela zure telefonoa aurkituko duzu. Telefonoa linterna pizten, dardara egiten edo pizten hasiko da.


FAKE CALL
Android zein IOS plataformetan
Aplikazio honek telefono-dei baten harrera simulatzeko aukera ematen du. Hori posible da tresna konfiguratzean eta aplikazioaren erabiltzailearekin komunikatu nahi den ustezko kontaktuaren ordutegia eta identitatea hau- tatzean. Hau da, zuk erabakitzen duzu noren- gandik jasoko duzun deia.

HOLD THE BUTTON Android zein IOS plataformetan
Pazientzia amaigabea duen horietakoa bazara, orain neurtu egin dezakezu, Aplikazio honen helburua erabiltzaileen pazientzia neurtzea da. Nola? Telefonoarekin eta botoi batekin bakarrik. Eta gainera beste erabiltzaile batzuekin jolasten lortutako emaitzak parte- katzeko aukera ematen du.