Mugikorretarako bideo-jokoak

HIDE N SEEK ADVENTURE

Android zein IOS plataformetan

Zure burua eszenatokiko elementuen artean kamuflatu beharko duzu, eta aurkitu zaitzaten saihestu. Maila bakoitzean beste hamabost jokalarirekin jokatzen da zuzenean. Txanda bakoitzaren hasieran, bilatzailea zozketatuko da; gainerakoek, berriz, korrika egin beharko dute ezkutatzeko eta asmamena areagotzeko, inork ez deskubritzeko. Joko honek eszenatoki ugari ditu, eta, horri esker, partida bakoitza berezia izango da. Gainera, txanda bakoitzaren hasieran, etsaiak aur- kitzeko edo bilatzaileengandik hobeto ezku- tatzeko lagungarriak diren trebetasun bereziak zozketatuko dira.

HUNTER ASSASSIN

Android zein IOS plataformetan

Trebetasun-joko bat da, zeinean zure pazientzia eta gaitasun logikoa probatu beharko dituzun, zure etsaiak hiltzeko helburuarekin. Abentura honetan, zure burua itzaletan ezkutatu beharko duzu, eta arriskuz betetako mailak gainditu; zure etsaiek zu desagerrarazteko armak izango dituzte. Jokoaren mekanika oso sinplea da. Maila bakoitzean zaindari batzuk ikusiko dituzu aretoetan, alde batetik bestera paseatzen; ikusten bazaituzte, tiro egingo dizute. Zure harrapakinak ehizatzeko, isilik jardun beharko duzu, eta ezustean eraso. Maila bakoitzak mapa bat du, eta, etapak gainditzeko, zure alde erabiltzen jakin beharko duzu.

THAT’SNOTMYNEIGHBOR

Android zein IOS plataformetan

Eraikin baten sarreran lan egiten duen atezain baten egitekoa bete beharko duzu. Zure eginkizuna bizilagunen itxurari erreparatzea izango da, sarkinak apartamentu-blokera sar ez daitezen. Jolasan, bi dimentsioko grafiko erakargarriak aurkituko dituzu, pertsonaia bakoitzaren itxura xehetasunez aztertzeko aukera emango dizutenak. Gainera, zure bulegoko mahaian eraikinean bizi diren bizilagun guztien benetako identitateari buruzko hainbat dokumentu izangodituzu.Susmorikizanezgero,alarmapiztu ahal izango duzu apartamentu-blokera gaizkile bat sartzen saiatzen ari dela poliziari ohartarazteko.