Badirudi bisexuala eta pansexuala sinonimoak direla, baina ez da horrela. Alde handia dago bi hitzen artean: pertsona bisexualek generoa hartzen dute kontuan beste pertsona batekin harremana hasteko orduan, baina pansexualek ez diote generoari erreparatzen.
Pansexualitatea orientazio sexuala da. Grekoz, “pan” “guztiak” bezala itzultzen da. Orduan, pansexual hitza pertsonen erakarpen sexuala edota erromantikoa adierazteko erabiltzen da, sexua edo generoa kontuan hartu gabe. Pertsona pansexuala bati beste gizaki baten ezaugarriek erakartzen diote, hala nola, bere nortasuna, balioak, umorea, edertasuna, baina generoari erreparatu gabe.
Pertsona batzuek “trisexualitatea” edo “omnisexualitatea” bezalako hitzak erabiltzen dituzte pansexualitateaz hitz egiterakoan, baina pertsona askorentzat etiketa horiek ez dira baliokideak. Trisexualitatea, oro har, hiru generoren erakarpenari dagokio (konbinazio desberdinak izan daitezke). Omnisexualitateak esan nahi du genero guztietako pertsonek erakartzen zaituztela, baina, hala ere, beren generoagatik erakartzen zaituztela.
Aldiz, pansexualak generotik edo sexutik harago doa: pertsona bat gustatzen bazaio, bere izaera bereziagatik izango da, ez bere generoagatik.
Badira pansexualitatea bisexualitatearen bariazio bat dela uste dutenak ere, baina etiketa baten eta bestearen arteko aldeak erabiltzen dituen pertsonaren araberakoak dira.
Batzuek pansexuala etiketa inklusiboagoa dela uste dute, eta erosoago sentitzen dira harekin bisexualarekin baino, nahiz eta pertsona batzuentzat gauza bera izan.