Etxebizitza duina izateko eskubidea, berdina guztiontzat?

Etxebizitzaren merkatua une zailenetako batean dago maizte- rrentzat. Prezio garestiekin, asko dira hiri handietan 25 metro karratu baino gehiagoko pisua eduki ezin dutenak.

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak, 25.1 artikuluan, bermatzen dio pertsona orori “bizi- maila egokia izateko eskubidea, familiari, osasunari eta ongizateari dagokienez, eta, bereziki, elikadurari, jantziei, etxebizitzari, mediku-laguntzari eta beharrezko gizarte-zerbitzuei dagokienez”.

Nazioarteko zuzenbidean eta Konstituzioan zehaztutako bete- behar horiek gorabehera, etxebi- zitza historikoki babesik gabeko eskubidea izan da Espainiako estatuann. Etxebizitzarako eskubidearen urraketak milioika pertsonari eragiten die Espainian. Etxebizitza kontsumorako eta inbertsiorako ondasuntzat hartu da, eta ez giza eskubidetzat, eta horrek izugarri zaildu du ondasun hori eskuratzea, bereziki egoera ahulenean dauden pertsonei.

Egoera Estatuan

Espainiako estatua da Nazio Batuen Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Batzordeak etxebizitzarako eskubidea urratzeagatik kondena gehien jaso dituen herrialdea (Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Ituna betetzen dela zaintzeko ardura duen organoa, Espainiak 1977an berretsia). Batzorde horrek Espainiari eskatu dio bere legeriak eta aplikazioak bat egin dezaten hartutako betebeharrekin, eta gogorarazi du eskubide horren urraketak prebenitzeko betebeharra duela.

Espainian, etxebizitza sozialen parkea etxebizitza guztien %1,6 baino ez da, eta Europar Batasuneko gure inguruko herrialdeen estandarra %15etik gorakoa da. 2023ko azken erroldaren arabera, 3,8 milioi etxebizitza huts daude. 2009 eta 2018 artean, eraikuntza sustatzeko aurrekontu publikoa %70 baino gehiago murriztu zen. Eskuragarritasunari dagokionez, 2016tik, alokairuko etxebizitzak, batez beste, %51 igo dira. Alokairuko etxebizitza batean bizi den biztanleriaren %37k diru-sarreren %40 baino gehiago bideratzen du etxebizitza-gastuetara. Etxebizitza partekatua alokatzen duten pertsonen batez besteko adina 34 urtera igo da.

Etxebizitza Eskubideari buruzko Legea

Etxebizitza Eskubidearen aldeko Lege-proiektua 2022ko otsailaren 1ean onartu zuen Ministroen Kontseiluak, 2023ko apirilaren 27an Kongresuak, eta behin betiko, maiatzaren 17an, Senatuak. Maiatzaren 25ean argitaratu zen BOEn maiatzaren 24ko 12/2023 Legea, Etxebizitza Eskubidearen aldekoa. Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresi- lientzia Planean jasotako erreformetako bat da, eta etxebizitza birgaitzeko eta hiria berroneratzeko beste proiektu batzuk barne hartzen ditu. Legeak neurriak jasotzen ditu etxebizitza-eskaintza bidezko prezioetan handitzeko, alokairu-merkatuan tentsio-egoerak saihesteko eta gazteei eta kolektibo ahulei etxebizitza eskuratzen laguntzeko. Era berean, autonomia erkidegoei eta udalerriei alokairuaren prezioa murrizten eta alokairu sozialeko etxebizitzen parkea handitzen lagunduko duten tresnak eskainiko dizkie.