Hamazazpi euskal federazioak bat egin dute euskara kirolean sustatzeko hitzarmenarekin

Euskararen erabilera normalizatzeko, ezinbestekoa da gure hizkuntza gaur egun modu ez-formalean erabiltzen den esparruetara ere iristea, hala nola aisialdira. Horregatik, Euskal Kirol Federazioen Batasuna-Unión de Federaciones Deportivas Vascas (EKFB- UFDV) elkartearen eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hiz- kuntza Politikarako Sailaren arteko lankidetza behar-beharrezkoa da, kirolean euskararen erabilera normalizatzeko. Izan ere, kirola gune estrategikoa da hizkuntzaren erabilera finkatzeko, belaunaldi berrien arlo akademikoaz kanpoko jarduera baita, bai eta eskolaren eta kalearen arteko zubi ere.

2022tik gaur egunera arte, dagoeneko, 17 federazio atxiki zaizkio euskararen erabilera sustatzeko hitzarmenari: Errugbia, Txirrindularitza, Gimnastika, Surfa, Pilota, Arrauna, Karatea, Mahai Tenisa, Xakea, Halterofilia, Neguko Kirolak, Eskubaloia, Igeriketa, Patinajea, Atletismoa, Saskibaloia eta Judoa. UFDV-EKFBk erronka horretan federazioei laguntzeko abian jarri dituen ekintzen artean, honako hauek ditugu: euskara diagnostikoak eta planak egitea, entrenatzaileentzako eta eskola kiroleko monitore laguntzaileentzako prestakuntza ikastaroak, hizkuntza estrategiei buruzko trebakuntza, informazio pilulak, kontzientziazio kanpainak egitea, etab.

Gu Geu, Kirola Euskaraz

Ildo beretik, EKFB-UFDVk Gu Geu, Kirola Euskaraz publizitate kanpaina aurkeztu du. Kanpainaren helburua da, elkarteak biltzen dituen 48 kirol erakundeen artean ez ezik, Euskal Herrian kirol federatua egiten duten pertsona guztien artean ere euska- raren erabilera sustatzea. Horren helburua da animazio iragarki baten bidez kirol komunitatea inspiratzea. Iragarki horretan erakusten da zeinen garrantzitsua den kirolariak, arbitroak, jokalariak, entrenatzaileak,zuzendariaketabestelakoak haur eta gazteentzat erreferente izatea, euskara erabili eta sustatzeagatik, garai batean Jose Angel Iribar, Bilboko Athletic Clubeko atezain ohia, izan zen moduan. Horrek aurkeztu du, erreferentziako beste kirolari batzuekin batera (Julen Goia eta Iñi Vicens, besteak beste), kanpainak gaiari keinu txiki bat egiteko asmoz. “Mezu emozional bat sortzen saiatu gara, hurbiltasunetik kontzientzia sortzen duena eta kirolean euskara sustatzeko aldaketa positiboa bultzatzen duena”, adierazi du Angel Gurrutxagak, EKFB-UFDVko lehendakariak. Gu Geu, Kirola Euskaraz kanpaina ekainaren 21etik abuztuaren 31ra egingo da.