Business Financing.co.uk enpresak NeoMam Studiosekin elkarlanean egin berri duen ikerketa batean lortutako datuei esker, urtez urte arrakasta gehien lortzen duten markak zeintzuk diren jakin dezakegu, baita jarraitzaile gehien dituzten herrialdeak zeintzuk diren ere. Ikerketa 1.000 markari baino gehiagori eta 135 herrialderi buruzkoa da.
Azterketa egiteko eta gaur egun munduko marka ezagunenak aurkitzeko modus operandia honako hau izan da: lehenik eta behin, taldeak marken zerrenda luze bat egin zuen, Forbes, Financial Times, Game Designing, Brand Directory, ICT Buzz, Fashion United eta World Atlas itu-
rrietatik datozen sailkapenak erabiliz. Urrats hori egin ondoren, Google Keyword Planner tresna erabili zuten azken urtean zehar enpresa nagusien bilaketa-bolumenaren datuak neurtzeko. Era berean, beste prozesu berdintsu bat egin zuten, baina bost industria handiri buruz: smartphoneak, bideojokoak, moda, janari azkarra eta etxetresna elektrikoak. Amaitzeko, azterlan bakoitzaren emaitzak zenbait maparen bidez ilustratu zituzten.
Horri esker, ondorio interesgarri batzuk atera zituzten, hala nola moda eta edertasun kategoriako markak lehen postuetan daudela 36 herrialdetan. Ondoren, janari lasterra, garagardoa eta beste edari batzuk, txikizkako salmenta, teknologia, ordainketa-zerbitzuak, entretenimendua eta gaminga. Espero bezala, Applek (127), Netflixek (45) eta Amazonek (munduko 30 herrial- detako zerrendaburua) mundu mailan kontsumitzaileak bere- ganatu izanaz harro egon daitezke. Aldi berean, Google da enpresa ezagunena herrialde gehienetan (100 guztira). Estatu espainiarrean, Amazon 1. zenbakian dago. Gainera, Epic Games, Fornite joko arrakastatsuaren sortzailea, 141 herrialdetan izan da nagusi, eta horrek bideojokoen sektoreko markarik nagusiena bihurtu du. Bestalde, Apple enpresa estatubatuarra da bilatzen den telefono fabrikatzaile ezagunena.
Irabazleen izena oso bistakoa bazen ere, azterketa interesgarriagoa da herrialde bakoitzetik sektoreka egindako bilaketak zein diren ikusi genuenean:
Smartphoneak: Xiaomik, salmentei dagokienez, Apple baztertu duen arren, azken horrek bilaketa gehiago pilatzen jarraitzen du. Zifretan: 127 herrialdetan da buru, hilean 11,3 milioi bilaketa baititu. Bestalde, Txinako Huawei eta Xiaomi enpresek 39 eta 31 herrialde eskuratu dituzte, hurrenez hurren. Estatu espainiarrean, Applek arrakasta handia du.
Bideojokoak: Fortniteren sortzailea, Epic Games, nagusi da mundu osoan, hilean 4,7 milioi bilaketa baino gehiago joko-enpresetan, eta sektoreko bilatuena da 141 herrialdetan (Estatu espainiarra barne). Bigarrenik, Nintendo dago. Japoniako enpresa 24 herrialdetan gailendu zen. Hirugarren postuan Gameloft dago; mugikorretarako jokoen ekoizle liderra bilatuena izan zen 20 herrialdetan.
Moda: lehen postua Nikek lortu zuen, 49 herrialdetan bilatuenen zerrendaren buruan, nahiz eta Zara edo H&M multinazional suediarrak baino bolumen global txikiagoa izan (38 herrialdetan bilatuenak izan ziren, hurrenez hurren). Bestalde, Adidas bilatuena izan zen 36 herrialdetan. Eta Zarak Estatu espainiarrean arrakasta ikaragarria du.
Janari lasterra: McDonald’sek atzean utzi ditu lehiakideak, eta 75 herrialdetan bilaketa gehien pilatu dituen hanburgesen frankizia bihurtu da. KFC nahiko gertu geratu zen, 65 herrialdetan irabazi baitzuen, eta Pizza Hut izan zen lehen postuan 28tan. Burger King, McDonald’sen lehiakide nagusia, bilatuena izan zen 9 herrialdetan, horien artean, Estatu espainiarrean.
Etxetresna elektrikoak: Bosch, etxetresna elektrikoen fabrikatzaile alemaniarra, 69 herrialdetan gehien bilatu zen enpresa izan zen, nahiz eta bilaketa-bolumen orokorra Dyson marka britainiarrarena baino txikiagoa izan. Samsungek 26 herrialde konkistatu ditu eta Whirlpoolek 17. Estatu espainiarrean, kasu honetan, Dyson izan da nagusi. Frantziako estatuan, berriz, Brandt Group.