Meditarreneoko itsasoan 7.500 futbol-zelairen neurriko plastikozko uhartea existitzen da jada

Ziur plastikozko uharteen berri baduzula, baina agian ez zenekien, guregandik ez hain urruti, Mediterraneoko itsasoan, badagoela bat. 95 kilometro karratu neurtzen ditu, edo beste modu batera esanda, 7.500 futbol-zelairen parekoa da. Datu hauek gainera, 2015-2021 artean bildu ziren, ziur orain handiagoa dela.

Uharte hau azaltzearen errudunak, nola ez, gu gara, gizakia. Itsasora botatzen diren hondakinek eta itsas ertzetako hondakinen kudeaketa txarrak sortzen ditu, itsasoan plastiko pilaketa sortzen baita. Olatu eta ur biziek zabor guztia leku berean biltzea eragiten dute, mota honetako uharteak sortuz.

Mundu osoan honelako hainbat gune identifikatu dira “zabor uharteak” bezala ezagunak egin direnak. Ezagunena Pazifikoko Zabor Orbain Handia bezala ezagutzen dena da, Kalifornia eta Hawaii artean dagoena. Berau da itsasoko plastiko pilaketarik handiena. Baina badaude beste gune esanguratsuak ere, Ipar Atlantikoan, Hego Atlantikoan, Indiako Ozeanoan eta Hego Pazifikoan.

Mediterraneoko plastiko uhartea Lur planeta behatzen duten sateliteei esker atzeman ahal izan da. Zientzialari talde batek Mediterraneoko itsaso-zaborraren xehetasunez beteriko mapa osatu du, erakutsiz zein diren zabor hauen jatorri nagusiak. Mapa honek egoera iraultzeko irtenbidea ere eskaini lezake.

Esan beharrik ez dago, “uharte” hauek eragin kaltegarri eta izugarria dutela ekosistemetan, batez ere arrainengan. Gainera, imajinatuko zenuen legez, uhartea hauek, ondoren guk edan eta jaten ditugun mikroplastikoak askatzen dituzte.

Diari Ara komunikabideak jasotako ikerketa zientifikoko ondorioen arabera, Europatik datorren zaborra, Mediterraneoko kostatik 15 bat kilometrora geratzen da konfinatuta eta egun gutxi batzuen buruan edo hilabete batzuen buruan berriz ere itzuli egiten omen da.