Taldeak iragarri duenez, diskoa berriaren binilo-kopiak erabilitako plastiko botiletatik sortuko dira, eta edizio berezia Guatemalako Las Vacas ibaitik jasotako plastikoz osatua egongo da, binilo osoko plastikoaren %70ak jatorri hori izango omen du.
Erabaki hauen helburua karbono lorratzen igorpena %85ean murriztea da eta 25 tona plastiko birjinen ekoizpena ekiditea.
CD-kopien plastikoari dagokionez, berriz, %90 birziklatua izango da, hau da, ohiko ekoizpen tradizionalarekin alderatuta %78an murriztuko ditu igorpenak.
Ekainaren hasieran, taldearen buru den Chris Martin-ek baieztatu zuenez, Music of the Spheres World Tour deitutako mundu-biran igorpenak %59 murriztu zituela taldeak, beste birekin alderatuz.
Moon Music deituko den diskoaren lehen singlea jada kalean da, Feelslikeimfallinginlove deitzen da. Diskoa urriaren 4an kaleratuko da.