Kaleko 34 emanaldi egingo dituzte “arabako plazetan” programan

Arabako Kale Arteen Zirkuituaren bosgarren edizioan 34 antzerki, pailazo, dantza eta zirku ikuskizun programatu dituzte lurraldeko hainbat udalerritan, ekainetik irailera.

Hogeita bi konpainiak hartuko dute parte, horietako zortzi Arabakoak: Ameztu Antzerkia, Bapateanzirko, CIA Turukutupa, El Mono habitado, Pez Limbo, Panta Rhei, Pikor Teatro eta Zanguango Teatro.

Programak Araban arte eszenikoak zabaltzea eta sustatzea du helburu , eskariari erantzunez eta eskari berriak sortuz. Kaleko arteen ikuskizun eskaintza herri guztietara zabaltzen da, arte eszenikoen esparruan tokiko sorkuntza sustatzeko asmoz, eta Arabako konpainiei euren lana erakusteko aukera emanez. 

Zirkuituaren lehenengo bi jarduerak ekainaren hasieran izan ziren, eta gainerakoak hilaren 23tik aurrera programatu dituzte Lukianon, Agurainen eta Izarran. Irailaren 28an amaituko da programa, Bastidan.

Hemen kontsulta daiteke ikuskizunen agenda.