‘Gelditasuna ekaitzean’ filma primeran olataforman ikus daiteke

PRIMERAN plataformak Gelditasuna ekaitzean filma sartu du katalogoan, euskaraz. Iraganaren eta orainaren artean, beste garai batean beste bide batzuk hartzeko aukera izan zuten bi pertsonaren maitasun-istorioa kontatzen du. 

Hauxe da filmaren nondik norakoa: “Lara Paristik Donostiara itzuli da Telmorekin, bere bikotekidearekin, hirian behin betiko bizitzeko asmoz. Daniel, berriz, ez da inoiz hiritik atera. Vera neska-lagunarekin bizi da, eta amaren agentzian egiten du lan. Lararen eta Danielen bizitzak gurutzatu egingo dira salgai den etxebizitza batera egindako bisitan; baina, agian, ez da elkarrekin topo egin duten lehen aldia”. 

Alberto Gastesi da filmaren zuzendaria eta berak sortu zuen gidoia, Alex Merinorekin batera. Loreto Mauleon, Iñigo Gastesi, Aitor Beltran eta Vera Milan dira aktore nagusiak. Donostian filmatu zuten, 4:3 formatuan eta zuri-beltzean.