Astean behingo “alferkeriak” estresa gutxitzen du, presio arteriala murriztu eta bizi-itxaropena luzatzen du

Ikerketa batek iradoki duenaren arabera, astean, egun bat bederen, atsedenerako eta lasai egoteko hartzea, gakoa da bizitza osasuntsuago eta zoriontsuago baterako. 

Yale Unibertsitateko (AEB) ikertzaileek aurkitu dutenaren arabera, astean egun bat atsedenerako eta erlaxatzeko programatzeak, modu drastikoan murriztu ditzake estres mailak eta presio arteriala eta bizi-itxaropena ere luzatu lezake. 

Ikerketak luzatzen dituen gomendioen artean, norberaren ongizatea beste gauza guztien gainetik lehenestea da, plazera sortzen diguten jardueretarako denbora erreserbatuz, lagunekin egoteko tartea hartuz, denbora-pasarik gustukoenaz gozatuz do besterik gabe, siesta bat eginez. 

Eguneroko erritmoa apur bat pausatuz energiaz betetzen gara eta honek eragin zuzena du buru-osasunaren hobekuntzan, baita osasun fisikoan ere. Oro har, hobeto sentituko garela ziurtatzen du ikerketak, eta epe luzera begira, gure produktibitatea hobetzen lagunduko omen digu.