Presioak proiektua pausan jartzera eraman du Meta. Sare sozialen erakundeak bere Adimen Artifizialaren garapena “atzeratzea” erabaki du. Garapen hau Instagram eta Facebookeko erabiltzaileen kontura egin nahi zuen, erabiltzaileek igotako argazkiak, iruzkinak eta argitalpenak erabiliz. Helburu honekin datu pertsonalak erabiltzea askok ez dute begi honez ikusi eta Europar Batasuneko herrialde askok erakundea salatu dute.
Metak ezagutzera eman duenez, proiektua pausan jartzearen erabakia Irlandako datuen babeserako agintaritzak (DPC, ingeleseko sigletan) egindako eskari baten ostean iritsi da. Irlanda da multinazionala ikertzeko eskumena duen Europako herrialdea eta askotan salatu da DPC eskuzabalegia dela Irlandan dauden estatubatuar multinazionalekin.
Kasu honetan, Europako beste herrialdeen kexek sortutako presio estrek lagundu egin dute Metaren erabakian. “Dezepzionatuak gaude DPCaren eskaerarekin, gure erregulatzaile nagusia baita eta gure AAren entrenamendua atzeratuko baitu” kexatu da Meta bere sare sozialen bidez.
“Europar berrikuntzetan atzera pausoa da eta are gehiago atzeratuko ditu europar hiritarrei AAk ekarriko dizkien onurak”, gehitu du. Ç
Metak AAren entrenamenduan ekainaren 26an hastea pentsatua zuen. Hilabete lehenago abisatu zien erabiltzaileei eta, erabakiari aurka egiten ez zion erabiltzaile ororen edukiak erabiltzeko asmoa zuen. Zuk, zure datuak modu honetan erabiltzerik nahi ez baduzu hemen jarraitu beharreko pausoak Metari ezetz esateko.
Izan ere, Metak argi utzi nahi izan du pausa aldi baterako izan dela. “Meta AI-rekin jarraitzera konprometituak gaude, baita Europan ere. Baina, informazio lokalik gabe, bigarren mailako esperientzia eskaini ahalko diegu gure erabiltzaileei. Honek esan nahi du, oraingoz ezingo dugula Meta AI Europan kaleratu” esan du erakundeak.