Ezpainek konnotazio sentsuala, pasiozko eta maitasunezkoa dute, eta, beraz, gero eta gizon eta emakume gehiagok aukeratzen dute tatuaje hori. Ezpain batzuk tatuatzeko orduan, garrantzitsua da marrazkiaren forma eta kolorea nolakoa izango den zehaztea; izan ere, ezpain-motaren eta aukeratzen duzun kolorearen arabera, esanahi bat edo beste izango du. Ezpain haragitsuek erakusten dute pertsona pasionala eta oso sentsuala zarela. Aitzitik, ezpain meheagoak aukeratzen badituzu, independentea eta askea zarela esan nahiko du.
Gorri biziak arriskuari egiten dio erreferentzia, eta ,aldi berean, pasioa, sugarra eta berotasuna adierazten ditu. Horren guztiaren ondorioz, ezpain gorri biziko tatuajeek mezu iradokitzailea igortzen dute. Tatuaje hori gehien agertzen den gorputz-eremua lepoa da; izan ere, maitasunari gehien lotzen zaion gorputz-atala da, eta, gainera, ia beti agerian egoten da; beraz.
Tornito piercinga, bi piercing elkartzea
Banakako piercingek askotariko aldaerei bide eman diete, oso piercing desberdinak daude, koloretan edo forman multzo harmoniko bat osatzen dutenak, eta hainbat zulaketako amalgama bat, ordenarik “eta zentzu estetikorik” gabea, baina daukanaren gustuari eta nortasunari egokitua.
Tornito piercinga kate fin baten bidez sendotasuna eta lotura ematean datza, normalean aurpegiaren zati berean dauden bi piercingi. Ohikoenak sudur-hobi bien goiko aldean egoten dira, edo belarrian bi zulo lotuz. Horrela, dotorezia eta harmonia sortzen dira, kate baten bidez bi piercingak lotzean. Kate horiek suduruztaiak, kartilagoetako uztaiak eta ezpainetako eraztunak konekta ditzakete. Kate horien materiala altzairu herdoilgaitza izaten da, eta katearen luzera kokatzen den lekuaren araberakoa izaten da.