Kolorea, formak eta alaitasuna berpizten dituzten dekorazio-joera berriak

Minimalismoak eta sinpletasunak gero eta eragin handiagoa duten mundu honetan, dekorazio garaikidea paradigma aldaketa zirraragarria izaten ari da adierazmolde sortzailerantz eta bizitasunerantz. Dekorazioetan monotonia eta itxura aspergarriak  nagusi zen garaia badoa, eta, horren ordez, kolorearen, formen eta alaitasunaren garaipen-berpiztea ikusten ari gara gure etxeetan. Eraldaketa hori aro berri bat markatzen ari da, eta gure espazioak mihise dinamiko bihurtu ditugu, gure pertsonalitate eta bizimodu paregabeak biziro islatzeko.

Kolorearen berpizkundea: zurien eta tonu neutroen erregealdiaren ondoren, kolorearen berpizkundea ikusten ari gara etxeko dekorazioan. Tonu ausart eta deigarriak, paleta leun eta lasaigarriak… Kolorea bere forma guztietara itzultzen ari da gure espazioei sakontasuna eta izaera eransteko. Kolore biziak, hala nola urdin kobaltoa, berde esmeralda eta mostaza horia, gero eta erabiliagoak dira, eta ukitu ausarta eta kementsua ematen diote edozein gelari. Ausartu koloreekin eta konbinatu nahi duzun moduan.

Atentzioa ematen duten formak: koloreaz gain, formak eszenatokiaren erdigunea hartzen ari dira dekorazio garaikidean. Altzari lerromakurrak, osagarri geometrikoak… Silueta bereizgarriak dinamismoa gehitzen die gure barrualdeei. Horrela, altzari tradizionalak alde batera utzi, eta kutsu dibertigarria emango diozu etxeari. Lerro leun eta kurbatuak dituzten altzariak bueltan dira, eta diseinu zuzenen zurruntasunari kontraste atsegina eskaini eta dotorezia eta sofistikazio ukitua gehitzera datoz. Lanparak zein alfonbrak, forma geometrikoak, nonahi daude, eta itxura garaikidea eta ludikoa ematen diote edozein espaziori. Hortaz, jokatu mahai mota desberdinekin.

Alegria-infusioa: tentsioz eta estresez betetako munduan, etxea alaitasunaren eta positibotasunaren babesleku bihurtzen ari da. Dekorazioaren gaur egungo joerak zoriontasuna eta ongizatea iradokitzen duten espazioak sortzera bideratuta daude, kolore bizien, forma dibertigarrien eta xehetasun xarmagarrien bidez. Direla lore-estanpatuak, direla motibo abstraktuak, patroi jostariak gure etxeak betetzen ari dira, eta edozein gelari dibertsio eta bizitasun ukitua gehitzen diote. Ezohiko formak dituzten kuxinak, ispiluak, mahaiak, dekorazio-objektu bereziak eta inspirazio-iturri diren artelanak bezalako xehetasunek gure espazioetan nortasuna eta alaitasuna zabaltzen laguntzen dute.