Instagramen pasa ezingo ditugun iragarkiak?

Esperimentu fasean dago iragarki formatu berria, baina txertatuko balute, erabiltzaileak, nabigatzen jarraitu aurretik, behartuak leudeke iragarkiak oso osorik ikustera.

Orain arte erabiltzaileek, eduki baten eta bestearen tarteetan azaltzen diren iragarkiak erraz pasatu ditzateke. “Iragarki pausa” berri hauek, ordea, iragarkia osorik ikustera behartuko dute erabiltzailea. Hona hemen funtzionamendua:

Denbora bat scroll egiten egon ondoren, Instagramek “iragarki pausa” bat erakutsiko du eta iragarkia amaitu arte ezingo da nabigatzen jarraitu. Ikono bat agertuko da, atzera kontu batekin, erakutsiz iragarkia amaitzeko falta den denbora. Mezu batek azalduko du batzuetan iragarkiak osorik ikusi beharko direla nabigatzen jarraitu ahal izateko. Erabiltzaile gutxi batzuk iragarkiak modu honetan ikusten hasi omen dira, proba frasean baitago.

Instagramek ez du argitu zein zatitan agertuko diren zehazki iragarki geldiune hauek eta egiten ari diren probak mundu mailakoak diren ala txertaketa mailakatua izango ote den.