Euskara eta euskal kultura sustatzeko ikastaroa prestatu du Etxepare Euskal Institutuak

Etxepare Euskal Institutuak, urtero bezala, euskararen irakaskuntza helburu duen ikastaroa antolatu du UPV7EHUko Udako Ikastaroekin lankidetzan. Ikastaroaren helburua egungo eta etorkizuneko irakurleen prestakuntza indartzen da, eta aproposa da hizkuntzen eta gizarte-zientzien irakaskuntzan interesa duen edonorentzat ere.

Aurten “Bikaintasuna Euskal Ikasketen XIV;nolako irakaslea, halako goiz bateko programa eskainiko du, profesional eta aditu nabarmenen eskutik motibazioa eta ebaluazioa erdigunean jarriz. Uztailaren 10ean egingo da eta online zein aurrez aurre egiteko aukera izango da.

Ikastaroak egungo irakurleen eta etorkizunekoen prestakuntza sendotu nahi du. Bide batez ere, formakuntza hau aproposa da hizkuntza eta humanitateen irakaskuntzan interesa duen edonorentzat, baita euskara eta euskal ikasketak irakasten ari(tuko) direnentzat.

Ikastaroaren egitaraua

Hitzaldi formatuko saioen bitartez, ikasleen motibazioan eragiteko askotariko moduak hainbat ikuspegitik aztertuko dira, eta ikasitako metodologiak, tresnak eta baliabideak praktikan jarri ahal izateko irizpideak partekatuko dira. Ikastaroaren programari dagokionez, motibazioa hizpide izanda hasiko da formakuntza, ondoren, literatura, hizkuntza eta IKTak oinarri hartuta, zer baino, nola erakutsi lantzeko. Bukatzeko, ebaluazioaren gaia jorratuko da, pista berriak bilatuz eta hausnarketan ere azpimarra jarriz.

Hezkuntza eta didaktikaren hainbat jakintza-arlotako adituak izango dira bertan, aurreko urteetako bide beretik. Horien artean izango dira Naiara Arriola (Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta horien Garapen Saileko irakaslea, EHU), Mikel Babino (doktoregaia euskal ikasketen arloan, EHU/UPV), Idurre Alonso (Hizkuntza eta Literatura Saileko irakaslea eta ikerlaria, Mondragon Unibertsitatea), Unai Atutxa eta Mikel Iruskieta (Hitz Zentroko IXA ikerketa- taldeko kideak, EHU/UPV), eta Neus Sanmarti (Enseñanza de la Ciencias aldizkariko zuzendari ohia, UABeko LIEC taldeko kide ohia).

Etxepare Euskal Institutua

2010ean sortu zenetik, Etxepare Euskal Institutuak Euskal Ikasketen ikusgarritasuna eta horien integrazioa sustatu du mundu osoko unibertsitateetan eta goi-mailako ikasketa zentroetan. Gaur egun, Institutuaren lankidetzari esker, Europa, Amerika eta Asiako 35 unibertsitatek euskara eta euskal kultura zabaltzen dihardute.