Zabortegi teknologikoak, konpondu beharreko erronka globala

Gaur egun, aro digitalean, hondakin teknologikoak garrantzi handiko gai bihurtu dira. Zaharkitutako gailuetatik zein baztertutako osagai elektronikoetatik etorri, hondakinok hurrengo belaunaldien etorkizun jasangarrirako erronka dira. Gure telefonoak, ordenagailuak edo edozein gailu elektroniko eguneratzen dugun bakoitzean, mundu mailan sortzen den zabor elektronikoaren metatze gero eta handiagoari lagundu genion 2023an, izan ere, tresna elektriko eta elektronikoen (TEEH) 61,3 milioi tona hondakun sortu ziren, eta NBEren arabera, hondakin horien %17,4 baino ez ziren behar bezala tratatu eta birziklatu mundu osoan.

Hondakin horietan substantzia kaltegarriak eta material baliotsuak daude, nahastuta. Baina etorkizuna are tamalgarriagoa da, 2050erako hondakinen kopurura munduan 120 milioi tonara iristea aurreikusten baita.

Hondakin teknologikotzat jotzen ditugu baztertutako tresna edo artikulu elektronikoak, hala nola, kargagailuak, telebistak, ordenagailuak, mugikorrak edo baita autoak ere. Gailu horietako bakoitzak bizi-ziklo bat du, eta, amaitzen denean, hondakin teknologiko bihurtzen da. Non geldituko da zabor elektroniko hori guztia? Planetako herrialde txiroenetan. Ondorioz, bertako habitata kutsatzen da, eta, anekdotikoki horiek sortzen dute hondakin gutxien. Igortzen dutena baino zabor gehiago jasotzen duten herrialdeen artean, hauek daude: Etiopia, Ghana, India, Singapur eta Malaysia.

Ildo horretan, Agbogloshieko zabortegia, Accran kokatua, Ghanako hiriburuan, munduko hondakin teknologikoen zabortegi handiena da gaur egun.

TEEHen ondorioak

TEEHen osagaiak oso kutsakorrak dira; izan ere, hainbat zati eta osagai dituzte, eta askotariko materialekin fabrikatuta daude, hala nola plastikoekin, beirekin eta beste metal astun eta kimiko batzuekin. Horiek behar bezala kudeatu eta tratatu ezean, substantzia batzuk airean, uretan edo lurzoruan aska daitezke, eta kaltegarriak dira ingurumenerako eta giza osasunerako. Tresna elektriko eta elektronikoek oso material kutsakorrak dituzte barruan, eta askotan, lekurik susmagarrienetara iristen dira. Hala, hondakin elektronikoen artean, merkurioa, beruna, kadmioa, beruna, kromoa, artsenikoa edo antigenoa bezalako material arriskutsuak aurkitzen ditugu, osasunean kalteak eragin ditzaketenak. Bereziki, merkurioak kalteak eragiten ditu garunean eta nerbio-sisteman; berunak narriadura intelektuala indartzen du, ondorio kaltegarriak baititu garunean eta zirkulazio-sistema osoan; kadmioak aldaketak eragin ditzake ugalketan, baita antzutasuna eragin ere; kromoak lotura handia du hezurretarako eta giltzurrunetako gaitzekin.

Material horiek ingurumenean duten eraginari dagokionez, argi fluoreszenteko hasi bakar batek 16.000litro ur kutsa ditzake; sakelakoen telefonogibtzan erabiltzen den nikel-kadmiozko bateria batek, 50.000litro ur. Elementu toxikoek ibaiak, lakuak eta itsasoak kutsatzen dituzte, eta gasak isurtzen dituzte atmosferara, eta, ondorioz, ekosistemetan desorekak eragiten dituzte.

TEEHak birziklatzea

Azken urtean sortutako hondakin guztien artean, %20 besterik ez zen behar bezala birziklatu. Hau da, ia 40 milioi tona zabortegietara eraman ziren. Izan ere, gailu elektroniko eta elektriko horietako gehienek substantzia kaltegarriak dituzte, et abera, ezinbestekoa da birziklapena behar bezala kudeatzea. Hala ere, milioika tona zabor botatzen dituzte oraindik. Kalkuluen arabera, hondakin elektronikoen heren bat besterik ez doa behar lukeen tokira. Zabor elektronikoari dagokionez, material eta plastiko baliotsu ugari daude, eta horietako asko teknikoki berreskuratzeko modukoak dira. Hondakin elektronikoek metal preziatuak dituzte, urrea, zilarra, kobrea, platinoa eta paladio barne, baina baita burdina eta aluminio-bolumen baliotsua eta plastikoak ere, eta horiek birziklatu egin daitezke.

Elementu horiek birziklatzeko gutariko bakoitzak duen erantzukizuna beharrezkoa da,eta, horri dagokionez, praxi txarra hurrengo belaunaldiei utziko diegun zorra da.