Hong Kongek 14 aktibista eta politikari subertsioagatik zigortu ditu kolonia ohiaren demokraziaren aldeko mugimenduaren aurkako kanpaina judizial handieneko lehen epaian. Kondenatuen artean Lam Cheuk Ting eta Helena Wong Pik Wan Alderdi Demokratako diputatu ohiak eta Clarisse Yeung Suet Ying eta Kalvin Ho Kai Ming barrutiko zinegotzi ohiak daude.
“Estatuaren boterea iraultzeko konspiratzea” leporatuta Hong- kongo oposizioko 14 kideren aurka maiatzaren 30ean emandako erruduntasun adierazpenari erantzunez, Sarah Brooks Amnistia Internazionaleko Txinako zuzendariak hauxe adierazi du: “Erruduntasun kolektiboaren deklarazio hau, aurrekaririk gabea, Hong Kongeko Segurtasun Nazionalaren Legea disidentzia isilarazteko arma gisa nola erabiltzen den erakusten duen adibi- derik krudelena da. Oposizio politikoaren ia erabateko purga da, eta agerian uzten du Hong Kon-geko giza eskubideen desintegra- zio azkarra”.
“Gizon eta emakume horiek espetxeratzea, 47 lagunetako gehienak hiru urte baino gehiagoz prebentziozko atxiloaldian eduki ondoren, bidegabekeria nabarmena da. Errudun deklaratutako pertsona bakar batek ere ez du nazioartean aitortutako deliturik egin; horiek guztiak erruduntzat hartu dira gai publikoetan adierazpen-askatasuna, elkartzeko eta parte hartzeko eskubidea gauzatzeagatik”.
“Erruduntasun adierazpen horiek, gainera, mezu beldurgarria helarazten diote Hong Kongeko beste edozein pertsonari: gobernua kritikatu edota aurre egiten diona, espetxean amaituko du. Hortaz, gobernua ukiezina da”.
Epaiketa simulakro honetan, Hong Kongeko agintariek ez diete jaramonik egin Amnistia Internazionalak eta giza eskubideen aldeko beste talde batzuek kargu bidegabe horiek kentzeko egindako deiei.
“Orain nazioarteko komunitateari dagokio gurekin bat egitea 47 pertsona horiek berehala eta baldintzarik gabe askatzea eskatzeko. Gobernuari modu baketsuan aurka egitea ez da delitua”, adierazi du Amnistia Internazionaleko ordezkariak. Hong Kongen Segurtasun Nazionalaren Legea aplikatuz irekitako auzi handienean, 2020ko ekainean indarrean sartu zena, 47 pertsonei batera “subertsioa egiteko konspirazioa” leporatu zieten. Maiatzaren 30ean ezagututako epaiaren aurretik, 47 akusatuetatik 31k beren burua erruduntzat jo dute. Errugabe deklaratu ziren gainerako 16 pertsonetatik, 14 errudun deklaratu dira eta beste 2 absolbitu egin ditu auzitegiak.
Hauteskunde primarioak autoantolatuak
Karguak 2020ko Kontseilu Legegilerako hautes- kundeetarako “primarioak” autoantolaketarekin eta jarduera politikoan parte hartzearekin lotuta daude. Hauteskunde-prozesu hori agintariek atzeratu egin zuten, COVID pandemia argudiatuta, Txinako go- bernu zentralak hauteskundeetara nor aurkez zitekeen zorrotz kontrolatzen zuen hauteskunde-sistema berri bat sartu aurretik.
Carrie Lam Hong Kongeko gobernuburu ohiak esan zuen “primarioak” legez kanpokoak zirela, eta ohartarazi zuen aste batzuk lehenago aldarrikatutako Segurtasun Nazionalaren Legea hautsi zezaketela.
Alderdi politikoek hauteskunde-hautagaiak hautatzeko egiten dituzten “primario” autoantolatuak Hong Kongeko existentziarako, lurralde-osotasunerako eta independentzia politikorako benetako mehatxu gisa tratatzeak ez du betetzen giza eskubideen nazioarteko arauek eskatzen duten “segurtasun nazionalaren” irizpidearen aplikazio-atalase handia.