Neurozinematika, pelikula eta telesailak ikusten ari diren bitartean, ikusleen garun jarduera azaltzen saiatzen den neurozientziaren adarra da. Giza burmuinaren errealitate berriak ezagutzeko baliagarria da. Adibidez, neurozinematika ikerketa berri batek ondorioztatu duenez, emakumeen garunak eta gizonezkoenak modu ezberdinean erreakzionatzen dute pelikula edo telesail esplizituki biolento baten aurrean.
Morten Kringelback eta David Zald ikertzaileen arabera garuneko gune orbitofrontalak dira jokabide sozialekin lotutako emozioak prozesatzeaz arduratzen direnak, baita autokontrola garatzen dutenak ere. Hau jakinik, modu oso sinplean, honela azaldu liteke ezberdintasun hau: gizonen garuna emozioekin gehiago lotzen da, emozio biolentoan barneratzen dira pantaila begiratzen dutenetan; emakumeena, berriz, ikusten ari direna ulertzen saiatzen da.
Honela, emakume ikuslea eszena biolentoen alderdi artistikoa hobeto hautemateko gai dira eta, horregatik, gizonezko ikusleen oso ezberdina da. Sentsibilitate horregatik ez diote inkontzienteari kontrola hartzen uzten. Hala, emakumeak akzio zuzendari klasikoengandik oso urrun dauden ikusle bilakatzen dira. Ikusi besterik ez daude azken urteetako akzio pelikuletako emakumezko zuzendarien lanak, pertsonaia femeninoetan zentratzen dira eta gai originalak jorratzen dituzte. Indarkeria, istorioan, bigarren planoan gertatzen den zerbait da, ez da funtsa.
Biolentzia hautemateko moduaren ezberdintasuna azaltzeko biologiak badu zerikusia noski, baina ez da, ehuneko ehun, bere ardura. Ikertzaile hauek diotenez, iturri genetikoa du ezberdintasun honek, baina baita kulturala ere. Ezartzen zaigun generoaren arabera hazten gara, baldintza sozial jakinetan eta horiek artearen hautematean eragiten dute.
Dena dela, hautematearen bitxikeria hauek ezagutzeak askotariko gustuekin enpatizatzen lagundu gaitzake eta kultura aniztasuna bultzatzen. Gora berdintasuna ezberdintasunetik!