Sara Zozaya, Kantautorea: “Belaunaldi berriek euskara zaindu behar dugu”

Sara Zozaya musikagile eta abeslari donostiarrak pop barrokotik hasi eta folk etereo-rainoko bidea egin du, azken urteotan sortu dituen konpo- sizioei esker. Bere barnean dagoen guztia apurka-apurka islatzeko gai da, betiere, bere abestiak ahalik eta boteretsuenak izan daitezen saiatuz. Bere bizitzako gertakari garratzenak edo bakartienak ez dizkigu ezkutatuko, bere lanetan islatuta geratzen baitira.

Txikitatik ibili zara mugitzen Euskadiko musika-eszenan. Zure hastapenak zailak izan ziren?

Bai, 17 urterekin hasi nintzelako industrian lan egiten. Egia da eskarmenturik gabekoa nintzela, eta, nire ustez, jasan behar izan nituen jarrera batzuk horren ondorio ziren. Musikaren mundu ho- netan sartzea zail egin zidan beste alderdi bat nire generoa zen: emakume izateak are zailago egiten zidan, gizonen mundua delako.

Musikaren industriako sektore guztietan egon zara. Zure ustez, esperientzia horrek nola funtzionatzen duen jakiten eta zure proiektua hobeto ko- katzen lagundu dizu?

Uste dut ez nintzela orain naizen artista izango erabakiak hartzen jakin izan ez banu. Eta erabakiak hartzea musikaren industriaren tripetan lan asko egin ondoren dator, eta zer gauzek duten garrantzia jakitea, nondik jo jakitea eta, batez ere, zer hitz sinetsi eta zein ez jakitea, mamu asko baitago mundu horretan. Benetan zaila da; zenbat eta gehiago jakin, orduan eta mesfidantza handiagoa duzu jendearekin, eta agian buelta asko ematen dizkiet gauzei, erabaki bat hartzeko oso seguru egon behar dudalako. Artista batzuk, agian, sortzaile gisa baino ez daude esparru artistikoan, baina ni azken muturreraino sartzen naiz, badakidalako zer dagoen. Aldi berean, gus- tatzen zait, egiten dudanean botere handiagoa dudala sentitzen dudalako.

Bakarkako karrera ga- ratzeak askatasuna eman dizu sortzeko?

Bai, horixe sentitu dut nire proiektuarekin. Funtsean, talde batean nagoenean hasten da dena, eta talde horretan nire papera dut, baina ez naiz nahiko nukeen guztia egiten ari, eta orduan erabakitzen dut dena nire erara egitea, horrek dakarren guztiarekin. Nire proiektuan guztiaz arduratzen naiz, eta lan-talde bat zuzendu behar dut. Proiektu honek erantzukizun handiagoa izatera narama, baina, aldi berean, egiten dudan guztia garbiagoa dela sentitzen dut, eta hori asko gustatzen zait, nire barruan dauden eta gertatzen diren gauzak gauzatzeko aukera ematen didalako.

Nola erabaki zenuen zure publikoarekin partekatzea zure pentsamenduak be- zain konplexua den zer- bait, Alien edo Lili beza- lako lanetan islatuta? Nire ustez, Alien edo Lili abes- tiak dira nire sentimenduak argi eta garbi islatzeko eta adierazteko aukera ematen didaten nire bizitzako espazio bakarrak. Niretzat, Bat ez da disko kontzeptual bat, kantu bakoitzak une edo sentimendu bati buruz hitz egiten duelako. Beti esaten dut, etapa bat pa- satzen denean eta hura begi- ratzeko gai naizenean, igaro delako, horri buruz idatz dezakedanean baino ez da.

Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez abesten duzu. Nola egiten diozu aurre hizkuntza batean edo bes- tean abesteari?

Euskarak badu fonetika bat, japonieraren antzekoa, eta kantatzeko moduak, fonemek, estetika oso zehatza ematen diete gaiei, ukitu misteriotsu eta enigmatikoa. Forma berean edo melodian, gramati- kan edo ahots-deklamazioan modulazioak eginez errepi- katzen diren mantrak. Bat

diskoa irekitzen duen abestia, funtsean, hori da, bi esaldi dira; Berrizen, aurreko EPn, ere bai. Gaztelania, berriz, gardenagoa, zuzenagoa eta sinpleagoa da, eta ingelesa, berriz, estetika hutsa.

Nola ikusten duzu euska- raren etorkizuna?

Landa-ingurunean gehiago mantentzen bada ere, Donostian jendeak asko erabiltzen du gaztelania egunerokoan, eta gu gara, belaunaldi berriak, euskara zaindu behar dugunak, askotan ez baitzaigu modu naturalean ateratzen. Horregatik, gainera, oso garrantzitsua da hizkuntzari oso lotuta dagoen kultura- eta musika-zirkuitu bat ego- tea, euskaraz konposatu eta kantatu nahi dugun tokiko artistei laguntzeko balio due- na. Euskaraz gauzak egiten badituzu, tarte bat izango duzu; euskal musika egiten jarraitzeko tresnak ematen dizkizun zirkulu baten parte zara.

Asko zaintzen dituzu bi- deoak eta zure proiektua- ren estetika orokorra.

Bideoak eta diseinua funtsezkoak dira nire lanean. Abesti bakoitza, azkenean, kontzeptu bat da, asko irabaz dezakeena ikus-entzunezko laguntza batekin, estetika jakin batekin: irudi batek musikarekin eskutik helduta doan hori transmititzen lagun dezake. Nire abesti guztiek, egiten dudan guztiak, bere bideoa dute nire Youtubeko kanalean. Take a Breath kantaren ikuspegi onirikoak, Bat lanaren mistika erritual eta ilunak, Lili-k planteatzen duen collageak edo Benetan kantaren kubismo zatikatuak estetika berezia dute. Eta es- tetika oso zehatz horrek nahitaez agertu behar du albumen azalean edo kantu bat- zuen izenburuetan.

Sare sozialak dira zure beste indargune bat. Flipagarria da; kontratazioak Instagrametik ateratzen ari dira azkenaldian, eta jendeak zuzenean proposatzen dizkizu, udaletatik ere komunikazio-kanal gisa erabiltzen dute gurekin harremanetan egoteko. Sare sozialena mimatu be-harreko beste espazio bat da.