Preserbatiboa baimenik gabe kentzea jada delitua da Hego Euskal Herrian

Espainiako Auzitegi Gorenak stealhing bezala ezaguna den praktika delitua dela esan du. Praktika hau preserbatiboa beste pertsonaren baimenik gabe, edo bestea engainatuz kentzea da, besteari sinestaraziz, sarketaren momentuan jarria duzula, hala izan gabe. Bada, praktika hau, jada delitua da Hego Euskal Herrian.

Auzitegi Gorenak gizon bat zigortu du, lau urteko kartzelarekin, bere bikoteari egindako promesa hautsi eta kondoia ez jartzeagatik. Gainera, hitza ez betetzeaz gain sexu bitartez transmititzen den gaixotasuna ere pasa zion. Auzitegi Gorenaren sententziak dio hau eta antzeko jazoerak epaitegietan delitu bezala tratatuko direla, jazarpen sexual modura.

Oraindik zein zigor aplikatuko den ez da bateratu, baina Auzitegi Goreneko bost kidek egindako adierazpenetan aipatu dute baimenik gabe penetrazioaren delituak dituen zigorrak aplikatu beharko liratekeela.