Lan lekuko jokabideak aztertu ditu galdetegi batek eta bertan azaldu diren emaitzen arabera, millennialek, nagusiei jakinarazi gabe, denbora librea hartzeko ohitura dute. “Oporraldi isilak” izenez ezagutzen da joera berri hau. Nagikerian egonik ere, lan egitearen plantak egitea da.
Galdetegi hau The Harris Poll erakundeak burutu du eta bere zuzendaria den Libby Rodney-k baieztatzen du joera honen oinarrian produktiboak ez izatearen beldurra dagoela. Z belaunaldiak ez bezala, millennialek modu diskretutan kudeatu nahi izaten dute euren lan bizitza eta bizitza pertsonala. Honela, lanaldian zehar atseden hartzeko pausak egiten dituzte, energia berreskuratzeko, itxuraz denbora osoan produktibo daudela ematen badu ere. Galdetegiaren arabera, %78ak ez du bere denbora libreaz behar bezala gozatzen eta denbora gehiago nahi luke berarentzat.
Galdetegian Z belaunaldiko (18-27 urte bitarte) 166 kide zeuden, millenialen (28-43 urte) 486 pertsona eta Boomer belaunaldiko (60 urtetik aurrera) 153. Emaitzen arabera, langile millennialen %37ak nagusiak jakinaren gainean jarri gabe atseden hartzen dutela aitortzen dute, eta edozer egiten dutela euren nagusiei lanean dabiltza erakusteko. Hain da horrela, askok baieztatu dutela lan orduetatik at korreo elektronikoren bat bidali izan dutela, lanean daudenaren itxura egiteko.
Galdetegia pasa zitzaienen ia erdiak, bai millennialak eta baita Z belaunaldikoek ere, aitortu dute antsietatea sentitzen dutela denbora librea eskatu behar dutenean, errudun sentitzen direlako eurek egin beharrekoa besteen gain jartzeaz. Eta zuri, gertatzen al zaizu?