Paper Mario: The Thousand-Year Door bideojokoak transgenero pertsonaia bat gehitu du. Vivian pertsonaia, joko originalean azaldu zena.
Hiru ahizpa dira, bera, Marylin eta Bedlam. Azken hauek, “mutiko” deitzen diote sarritan. Joko berrian ezagutarazten du min ematen diola horrek, generoz nahasten dutelako. “Egia esan kosta zitzaidan ohartzea euren ahizpa nintzela, ez anaia” dio Vivianek jokoaren momentu batean. “Orain euren jazarpena pisutsua zait”. Marioren zalea bazara jakin jokoa jada eskuragarri dagoela.
2018an GamesRadar-ek zenbatutakoaren arabera, urte hartan 179 jokok LGTBI+ errepresentazioa zuten, baina soilik 83k zituzten jokagarriak ziren queer pertsonaiak. 2024an, GLAADek salatu zuen LGTBI+ kolebtiboaren ordezkapena bideojokoetan eskasa zela. Xbox, PlayStation eta Nintendo batera hartuta, errepresentazioa %2tik beherakoa da.