16 eta 25 urte bitarteko gazte eta nerabeei zuzendutako programa da Gipuzkoan Gazte Tour, musika eta arte eszenikoak dituena ardatz. Aurtengo edizioan kontzertuak, masterclassak, eta tailer pedagokikoak izango dira besteak beste. Gipuzkoako zenbait herritan izango dira hitzorduak eta ekitaldi bakoitzak programazio jakina izango du, artista ezagunen emanaldiak eta tokian tokiko talentu berrienak. Sarrerak ekitaldiaren webgune ofizialean eta ohiko salmenta puntuetan egongo dira salgai, hiru euroan.
Lehen ekintzak Andoainen izango dira. Maiatzaren 31n, Andoaingo Gaztelekuan, 19:00etan, Raymond Naval koreografo eta dantzariak dantza masterclassa emango du. Bebe Rexha eta David Guetta artistekin aritutakoa da, besteak beste. Izena emateari buruzko informazioa eskuratzeko, Gaztelekura bertara jo behar da.
Ekainaren 1ean, 19:30etik aurrera, Soge Culebra izango da Basteron, eta baita Lax Lazaro bertako artista ere. Etxepeko taldeko kide izandako Anixe abeslari gipuzkoarrak ere parte hartuko du, bakarlari ibilbidea hasi baitu.
Ordizia izango da Gipuzkoan Gazte Tourren hurrengo geralekua. Leire Dallas dantzari eta koreografoak dantza masterclassa emango du ekainaren 7an, D’Elikatuz zentroaren aretoan. Dua Lipa, Bad Gyal eta La Mala Rodriguez artistekin lan egin du Dallasek.