Lau musika dokumental eta mahai-ingurua izango dira Gasteizko “rock on top” programan

Gasteizko Montehermoso Kulturuneak Rock on top programaren hirugarren edizioa antolatu du, ikuspegi zinematografiko batetik abiatuta, publikoa bere rock izar gogokoenen bizitzara hurbiltzeko asmoz. Aurtengo edizioan, hainbat dokumental proiektatuko dituzte jatorrizko bertsioan, Azkena Rock jaialdian izango diren taldeetan oinarrituta.

Lau dokumental proiektatuko dituzte guztira eta emanaldiak 19:00etan izango dira, Montehermoso Kulturuneko Ortuño aretoan. Lehena, maiatzaren 29an izango da, The Swell Season dokumentala. Glen Hansard eta Markéta Irglová musikariek Once filmean egindako lanak zabalkundea izan zuen mundu mailan eta Oscar saria eskuratu zuen beraien kantuak. The Swell Season taldea eratu zuten eta biran agertuko dira ikus-entzunezkoan. Jendaurreko esfera berri eta bitxi horretan nabigatzen ikusiko ditu ikus-entzuleak, euskarri gisa batak bestea bakarrik duela. Dokumental musikal hau maitasunak eta ospeak eragindako euforiara eta nahasmenera egindako begirada intimoa da.

Ekainaren 5ean, Andrew Reichek zuzendutako Born innocent: The Redd Kross Story emango dute; ekainaren 12an, Jessica Edwards-en Mavis!; eta ekainaren 18an, Sarah Pricen L7: Pretend we are dead.

Sarrerak doakoak izango dira, baina gonbidapena beharko da. Gonbidapenak Entradium plataforman eskura daitezke.

Mahai-ingurua ekainean
Ekainaren 19an, Azkena jaialdiaren bezperan, Ortuño aretoan bertan, mahai-ingurua egingo da Rocka musika herroi garaikidean: sua edo errautsak? izenburupean. Honako hauek hartuko dute bertan parte: Carlos Tarque eta Alba Blanco musikariak; Jutxa Ródenas, aktibista eta rock musikako hainbat argitalpen espezializatutan kolaboratzailea; eta Juan Uriarte, Hell Dorado aretoaren sustatzaile eta kudeatzailea.