Ikertzaile taldek batek orain arteko ikerketarik garrantzitsuena egin dute Interneten erabileraren efektuak ebaluatzeko. Horretarako adin eta jatorri ezberdineko mundu osoko pertsonak hartu ditu kontuan. Emaitzak Technology, Mind and Behavior aldizkarian argitaratu dira.
15 urtetik gorako 2,4 milioi pertsonako lagina aztertu dute. 168 herrialdetakoak eta hauek 2006 eta 2021 urte artean aztertu dituzte. Behatu dutenaren arabera, Internet erabiltzeak pertsonen ongizatea %8,4 hazten du. Ikerketak Internetera sarbidea duten eta ez duten pertsonak aztertu ditu, eta ondorioztatu du Internetera konektibitatea eta ongizatea lotuta daudela estatistikoki. Matti Vurre, ikerketan parte hartu zuen ikertzailea, harritu egin da emaitzekin: “Ezustekoa izan zen korrelazio positiboa aurkitzea ongizatearen eta Interneten erabileraren artean”.
Zientzialariek uste dute emaitza hauek, Interneti buruz, eta bereziki sare sozialei buruz, dagoen kontsentsu ezkorra hausteko baliagarriak izango direla. Alta, ikerketak ez du ezberdintzen Interneteko erabilera hori sare sozialetarako ote den, informatzeko, beste pertsonekin kontatzeko… erabilera mota guztiak talde berean sartzen ditu, eta beraz, ezin da ondorio zehatzik inferitu. Andrew Przybylski, Oxford unibertsitateko irakaslearen esanetan “teknologiak eta Internet plataformek ondorio psikologiko posibleak badituzte ere, egindako ikerketak ez dira eztabaidaezinak izan”.
Ikerketa honek Interneten erabilera moten artean ezberdintasunik egiten ez badu ere, ikertzaileek baieztatzen dute mundu osoan emaitzak koherenteak izan direla. “Garrantzitsua da Interneten erabilerak gure ongizaterako dituen onura guztiak kontutan hartzea, adibidez, jendeari informatzen laguntzea, hezkuntzara sarbidea erraztea, norbere intereseko komunitateak topatzea ahalbidetzea eta bakardadea murriztea”, gehitu du Przbylski-k.
Ikerketak Internetek ondorio negatiboak izan ditzakeela ukatzen ez badu ere, “mundu mailan, emaitzek erakusten dute interneterako sarbidea, oro har, zerbait ona dela, eta ongizate gehiagorekin lotzen dela. Ikerketaren ondorio nagusia da ongizatearen beherakada ez dela Interneten errua, eta honek teknologiaren erabileraren inguruan hausnartzera garamatza ezinbestean”.
