Garaiko pop kultura eta Heiliggeistkirche deitutako eliza protestante baten batuketa gertatu da Alemanian, Heidelberg herrian. Taylor Swift-en musikaren erritmoan egingo dituzte elizkizunak.
Egitasmo berezi hau maiatzaren 12an gertatuko da eta komunitate gaztearen arreta bereganatu du. Hain da horrela, ezen elizaren 423 eserlekuak berehala agortu egin diren! Horrenbesterainoko arrakasta izan duenez, mezaren antolatzaileek, egun berean, arratsaldean, beste bat antolatu behar izan dute.
Elizak berak 600 urte ditu eta egitura gotiko ikusgarria. Heidelberg eta inguruko elizarik handiena izatez gain, musikaren bidez, garaiko gaiez hitz egiteko topalekua ere bada. Ekitaldi hauetara sarrera doakoa da, nahiz eta aurretik erreserba egin behar izaten den.