Hau da, bideojokoan bere pertsonaiak eraso edo kolpe bat jasotzen duen bakoitzean, benetako mina sentitu dezake trajearen bitartez.
GingasVr deitzen den streamer-ak sortu du jantzi berezi hau. Aurretik ezaguna zen 154.000 dolarretako set-up bat egiteagatik. Dirutza hau xahutzearen helburua bere partidei ahalik eta errealismo gehiena ematea zela argudiatu zuen.
Errealitateren bilaketa horretan, oraingoan gamer-ak elektrodoak jarri ditu bere azalean, honela benetako mina sentitzeko. GingasVr-ek esperientzia jarraitzaileei erakutsi die eta ziurtatu du “nahikoa mingarria dela”.
Alabaina, ez da lehenengo aldia, jokoei errealismoa eman nahian, hauetan mina txertatzea pentsatu dena.
Luckey-k, Occurlus Rift-en sortzaileak, antzeko esperientzia bat garatu zuen. Kasu honetan, Luckey-k, bere pertsonaia hiltzean, jokalaria hiltzeko gaitasuna duen aurikularrak asmatu zituen. Dirudienez, bideojokoan pertsonaia hiltzean, jokalariari entzungailuek deskarga batzuk igortzen dizkiote, zuzenean garuneraino doazenak. Ez dakigu benetan funtzionatzen ote duten…
Zorionez, ez entzungailuak ez eta traje berezi hau ez dago inongo dendenetan salgai. Zuri gustatuko al litzaizuke, jolasten duzun bitartean, zure pertsonaiak sentitzen duen mina sentitzea?