MESFIDA ZAITEZ
Laurendia gazteari mesfidatzeko esaten diote. Esaten dio aitak, esaten diote adiskideek, bai eta, azkenean, bere buruak ere. Nafarroa Behereko landa eremutik Baionara ikastera joanda, inguruarekin batera aldatuko zaizkio jakin nahiak, piztuko kontzientzia politikoa eta sortuko ordura arte bururatu ere egin gabeko zalantzak. Horrela, ETA erakundearen laguntza sarean sartuko da, fardelak batera eta bestera eramaten lehenik, etxean kideak aterpetzen gero. Laurendiaren istoria kontatzen bazaigu ere, historia kolektiboa dugu hau, garai nahasi eta oposizioz bete batean hamaika emakume aritu baitira, ezkutuan eta espanturik gabe, enagaiamenduaren sarean.
IZOTZ URA
Denbora da Saioa eta Mara ez dabiltzala elkarren ondoan. Lehena irakasle dabil, haur bat izan du aspaldiko bikotekidearekin, eta utzita du musika; bigarrena, kontrara, bete-betean dabil musikaren
industrian, eta apenas agertzen da hazten ikusi zuten kaleen artera. Han lotu ziren biak musikara, abesbatzako klaseetatik gaztetxeko oholtzara, eta biengan lorratza utzi zuen norbait hil da orain. Adiskidetasun- harreman baten une sortzaileak, alaitasun partekatuak eta ezkutuko minak dira kontakizun honen hezurdura. Euskal Herriko historia hurbilean girotuta, Kilometroak jaiaren oroitzapenak, Bataplan diskotekan bizitako une onak eta gurasoen etxeko sukaldeko aromak gogora ekartzen dituzten oroitzapenak nahasten dira.