Otsailaren 24tik martxoaren 8ra bitartean ‘Zinegoak’ jaialdiaren 17. emanaldia ospatuko da

Iaz jaialdiaren sustapena egiteko erabilitako kartela.

UNAI GANDARIAS /2020-02-10/ Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans 17. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia otsailaren 24tik martxoaren 8ra arte izango da, eta bere programazioan islatuko du aurtengo leloa, hau da, “hamaika modu izateko, sentitzeko, maitatzeko eta bizitzeko”. Sexu orientazioaz harago, jaialdiak lehen planoan egon ohi ez diren sexu aniztasunaren elementuei ikusgarritasuna eman nahi dio aurten, genero identitate eta adierazpena kasu.

Bilboko Gaylesbitrans 17. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak aurtengo programazioa aurkeztu du astelehen honetan, Bilborock aretoan. Pau Guillen zuzendariak eta Julen Nafarrate komunikazio arduradunak parte hartu dute prentsa agerraldian.

Jaialdia otsailaren 24an hasiko da, Arriaga antzokian ospatuko den inaugurazio ekitaldiarekin. Bertan, Pepa San Martín zuzendari txiletarrak Ohorezko Saria jasoko du eta ‘Mi pequeño gran samurai’ Ulm laburraren erabateko estreinaldia izango da. Lan horretan, Ekai Lersundi trans gaztearen bizitza jasotzen da, 2018an Ondarroan bere buruaz beste egin ostean.

Lehenengo astetan jaialdiaren pelikula guztiak proiektatuko dira, hiru egoitza nagusietan: Golem Alhondiga, Bilborock eta BilbaoArte Fundazioko ArtHouse Zinema. Hirugarren espazioan programazio osoaren “zertzelada” bat izango da, eta, horrez gain, Barbara Hammer zinemagile aitzindariaren omenezko ziklo bat antolatuko dugu, doako sarrerarekin lekuak bete arte.

Orotara, Zinegoak jaialdiko 17. edizioan 22 Ulm luze izango dira Sail OUzialean, hiru kategoria ezberdinetan: FIK, DOK eta KRAK. Gainera, hainbat zuzendari Bilbora gerturatuko dira euren pelikulak aurkeztera.

FIK kategorian nazioarteko jaialdietatik helduko diren Ukziozko Ulm luzeak izango dira. Bertan batu diren lan guztiek “interes eta kalitate zinematograUko handia” izango dute, besteak beste, Danielle Lessovitz-en ‘Port Authority’, Marko Skop-en ‘Let there be light (Nech je svetlo)’ eta Rodrigo Belloten ‘Tu me manques’.

DOK sailean, hots, Ulm luze dokumentalen sailean, trans errealitateek hartuko dute protagonismoa, Ian W. Thomson australiarraren ‘Becoming Colleen’, Enrico Masi-ren’ Shelter-Farewell to Eden’ edo Marwa Zein-en ‘Khartoum Offside’ moduko lanekin.

KRAK sailean, beste urte batez, proposamen narratibo ausartak eta berritzaileak izango dira, genero, lengoaia eta estetikak nahastuko baitira. Hainbat lan poetiko eta bisual izango ditugu, adibidez, Lemohang Jeremiah Mosese zuzendariaren ‘Mother I am suffocating. This is my last Ulm about you’, Bogdan Theodor Olteanu-ren ‘Câteva conversatii despre o fata foarte înalta’ edota Lluis Miñarroren ‘Love me not’.

Halaber, Zinegoak jaialdiak Ulm laburren hautaketa zabala izango du aurten ere. Guztira 45 izango dira, hainbat herrialdetatik jasotakoak, eta hainbat gairi buruz. Beste urte batez, ‘Emakumeak’ eta ‘Haurtzaroa eta Nerabezaroa’ zikloak izango dira, baina Ulm laburren zikloen kasuan, berritasun nagusi bi izango dira: alde batetik ‘Indarkeria patriarkalak’, patriarkatuak hainbat arlotan bultzatzen duen bortizkerien inguruan, eta, bestetik, ‘Gorputz errebeldeak’, gorputzek har ditzaketen hamaika forma eta identitateen ingurukoa.

Horrez gain, Euskal Herrian sortutako 13 lan izango dira: bederatzi Ulm labur (bi sail oUzialean eta gainontzekoak ‘Erroak: euskal panorama’ sailean), Ulm luze dokumental bat sail oUzialean (Iban del Camporen ‘Glittering MisUts’) eta hiru lan eszeniko, tartean, ‘Lurrun Minez’ antzezlanaren aurre-estreinaldia, La Fundición eta Loraldiaren lankidetzarekin.

Gainerra, Zinegoak jaialdiak beste berritasun batzuk izango ditu. Horrela, eguerdiko 12:00etan ospatuko diren ‘Bilgune Vermut’ saioak izango dira, Bilborocken. ZG/PRO jardunaldiak ere izango dira, ikastaro magistralekin eta Europa hegoaldeko LGTBI+ jaialdien arteko topaketarekin (Paris, Lisboa, Tesalonika eta Milandik etorriko dira). Azkenik, Zinegoak Sari Nagusia banatuko da lehen aldiz, FIK, DOK eta KRAK sail oUzialen eta publikoaren iritziaren artean adostua.

Behin jaialdia Bilbon amaituta, Zinegoak herriz herri ibiliko da Euskal Herrian zehar. Aurten aurreko urteetako markak hautsi eta 60 udalerri baino gehiagotara helduko da, 70 proiekziorekin. Hazkundea batik bat Araban egongo da. Urtero bezala, beraz, herri txikiek aukera izango dute ohiko zinema zirkuituetan egon ez diren pelikulez gozatzeko.