METAL SLUG ATTACK
Joko honetan, soldadu talde baten agindupean egongo zara, eta gudak irabazteko garrantzitsuena estrategia izango da. Mekanika oso erraza da: jokalariak segundo bakoitzeko soldaduentzako ekipamendua: (kaskoak, botak…) edo armak (tankeak, hegazkinak…) erosteko inbertitu dezakeen txanpon batzuk jasotzen ditu. Maila bakoitza amaitu ondoren irabazten dugun diruarekin eta dominekin, hobetu eta eboluzionatu ahal izango dugu. Ehun maila baino gehiago daude mundu osoko agertokietan girotuta. Jokoak jokalari anitzeko modu bat du, beste lau jokalarirekin aldi berean lehiatzeko.
MARKET SIMULATOR 2024
Zure helburua auzoko denda xume bat 2024ko multinazional lehiakorrena bihurtzea izango da. Hori lortzeko, xehetasun guztiak gainbe- giratu beharko dituzu: apalen hornikuntza zein kutxa erregistratzailearen kudeaketa, eta zure antolaketa-trebetasunak eta erabakiak hartzekoak probatuko dira. Zure produktuen eskaintza handitzeko, hainbat hobekuntza egin beharko dituzu, hala nola apalategi, beira-arasa edo armairu berriak jarri. Jokoak enpresaburu orok etekinak handitzeko ezagutu behar dituen faktoreak simulatzen ditu, hala nola: merkatuen kudeaketa, inbentarioen kontrola, hedapen fiskala…
SPINNER.IO
Jokoaren helburua gure ziba kontrolatzea da, gainerako zibak eszenatokitik botatzen saiatzen garen bitartean, horiek gu bota baino lehen; horre- tarako, hatza pantailatik arrastatu besterik ez dugu egin behar, gure zibak jarraitzea nahi dugun ibilbidea marraztuz. Zenbat eta maila gehiago jarraian irabazi, orduan eta handiagoa izango da gure ziba, eta errazagoa izango da lehiakideak bultzatzea, baina, era berean, zailagoa izango da ziba kontrolatzea. Partida labur baina frenetikoei esker, Spinner.io jokoan, zorteaz gain, jokalariaren trebetasunak eta azkartasunak ere tokia izango dute.