Esther Apraiz, Derioko alkate eta EUDELeko elkarteburua, eta Nerea Melgosa, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, izan ziren sareko organo gorenaren azken bilerako buru; bilera horretan, aurtengo ekintza-ildo berriak onartu dira eta EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 estrategia aurkeztu da, Eusko Jaurlaritzak sustatua.
Berdintasunerako udalerriak EAEko biztanleen % 80 dira, eta haien ekintzak eta orientazioak aitzindari dira berdintasun-politiken abangoardia toki-mailan bideratzeko, gainerako euskal erakundeekin lankidetzan arituz.
Hain zuzen ere, udalen arteko aliantzak eta erakundeen arteko koordinazioa bultzatzea da Osoko Bilkuraren funtsezko eginkizuna; atxikitako udaletako arduradun politikoek osatzen dute.
EUDELek eta Eusko Jaurlaritzak nabarmendu dute berdintasun-sare horren indargune nagusia direla “udalek berek gobernatua izatea”, koordinazio politiko-tekniko estu batetik, eta sarea osatzen duten lantaldeetan “adostasunean eta lortutako akordioetan” oinarrituta lan egitea.
Bi erakunde bultzatzaileek adierazi dute “aniztasuna” dela sare horren balioetako bat, udalen ezaugarrietara (tamaina, baliabideak, ibilbidea, antolaketa…) egokitu daitezkeen proposamenak bideratzea errazten baitu.
2024ko ekintza-lerroak
Nati López de Munain Burgeluko alkate eta EUDELeko ordezkariak Berdinsarearen aurtengo ekintza- lerro berriak aurkeztu zituen:
• Tokiko Indarkeria Protokoloak eguneratzea, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko erakundeen arteko III. Hitzarmenean ezarritako jarraibide eta printzipioen arabera.
• Berdintasunerako tokiko politiketan kalitate-estandarrak betetzen diren begiratzea.
• Berdintasunaren eta indarkeria matxistaren aurkako borrokaren arloko tokiko politikak zabaltzeko finantzaketa-egituren azterketa eta horiei buruzko hausnarketa.
• Berdintasunaren arloan eskumena duten erakundeen (EUDEL, Eusko Jaurlaritza- Emakunde eta Foru Aldundiak) arteko koordinazioa indartzea, udalen aldeko jardueren efika- zia hobetzeko.
• Udalaren esperientziak eta praktika onak trukatzea (“Ber- dintrukeak”).
• Euskadiko Udaltzaingoe- tan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko orien- tazio-gida egitea.
• Euskadiko 2030 Agendaren tokiko sustapen-proiektuen aurrerapena eta garapena:
- Ikuspegi feminista duten zain- tza erantzunkideetarako tokiko eredua. Udalerrietako “toki-komunitateetan” zaintza-sareak artikulatzeko ibilbide bat hartuko luke.
- Alkateek eta zinegotziek “Virginia Woolf Basqueskola”-n egiten duten lana babestea, emakumeak ahalduntzeko eta udal-politikan eragiteko gunea baita.
- Emakunderen Gizonduz programarekin elkarlanean jarraitzea, tokiko hautetsiak berdintasunaren sustapenean eta indarkeria matxistaren aurkako borrokan inplikatzeko.