Anix gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko aplikazioa da. Ismael, Noemi eta Xabier barakaldarrek martxan jarri nahi dute proiektu hori. Haien ustez, Barakaldon eta beste hainbat lekutan ez da ia euskara erabiltzen.
“Biba zuek!” saioan azaldu duten moduan, ikasturte hasieran, irakasleak “beren inguruan behar zen zerbait” aurkitzeko erronka proposatu zien, eta euskararen falta sumatu zuten. Horregatik, euskarazko sare soziala asmatzea erabaki dute, gazteon artean arrakasta nabar- mena izan dezakeen proiektua.
Aplikazio horretan hiru atal nagusi egongo dira: blog bat, foro bat eta Anixtagram deituriko atal bat. Blogean, artikuluak eta hainbat gauza interesgarri egongo dira: gastronomiako albisteak,
berriak, herriko festak, etab. Foroan, blogean ikusten diren gauzak komentatu ahal izango dira, hausnarketak egiteko, iritzia emateko edota beste gai interesgarri batzuk jorratzea proposatzeko.
Eta, beste alde batetik, Anixtagram atalak, izenak adierazten duen moduan, Instagramena edo Tik-Tokena bezalako aplikazioen antzeko egitura izatea du helburu. Bertan, jendeak argazkiak, bideoak, memeak… igo ditzake, edo bere musika-gustuak azaldu, beti ere euskaraz.
Oraindik ez dute aplikazio osoa prestatu, baliabide falta dela-eta. Anixen inguruko informazioa lortzeko eta proiektuan laguntzeko, haien sare sozialetara jo daiteke: @anix_eus.