Bilboko zezen plaza liburutegi bilakatuko da

Azken urteetan, zorionez, zezenketen populartasunak esanguratsuki behera egin du. Bilbo ez da salbuespena. Espainiar estatuko kultura ministerioak 2021-2022 artean egindako galdetegiaren arabera, populazioren gehiengo zabal batek zezenketekiko interes eza agertu du. Galdeketaren arabera ekitaldi hauetara apenas doa populazioaren %0,6a.

Berriki, Franz Weber fundazioak proposamen interesgarria kaleratu du: Bilboko zezen plaza ezaguna kirol eta gune soziokultural bilakatzea. Proiektu honek, egungo interes kulturalei erantzuna emateaz gain, Bizkaiko hiriburuaren ondare arkitektonikoaren balioa handituko luke, irakurketarako, kirolerako eta elkarrekintza sozialetarako espazio berriak sortuz.

Fundazioaren egitasmoak zezen plaza erabilera askoko gune bilakatuko luke. Erabilera horren barruan legoke liburutegia eta baita kirol gune bat ere, zezen plazatik zezenketak guztiz ezabatuz. Zezen plazak 15.000 pertsonentzako gaitasuna du eta eraldaketa honek gune horretara askotariko bisitariak erakarriko lituzke.