18 urteko gazteei Europan trenez doan bidaiatzeko aukera ematen dien “discovereu” programan izena emateko epea zabalik da

Europako Batzordeak, Erasmus+ programaren bidez, DiscoverEU ekimenaren deialdia jarri du martxan. Programak  gazteei Europan zehar inolako kosturik gabe bidaiatzeko aukera ematen die 2018az geroztik. Europako kultura-aniztasunaren eta aberastasun historikoaren ezagutza sustatzea da helburua, eta baita kontinenteko hainbat herrialdetako gazteen arteko lotura bultzatzea ere.

DiscoverEUren onuradunek trenean bidaiatzeko bonu bat eskuratuko dute, DiscoverEUren Gazteriaren Europako Txartelarekin batera. Txartel horrek deskontu ugari eskaintzen ditu hezkuntza-jardueretan, kirol-jardueretan, bisita kulturaletan, eta baita tokiko garraio-, ostatu- eta elikadura-zerbitzuetan ere.

2005eko uztailaren 1etik 2006ko ekainaren 30era (biak barne) bitarte jaioetakok har dezakete parte. Era berean, nahitaezkoa izango da Europar Batasuneko estatu kide bateko edo Erasmus+ programari lotutako hirugarren herrialde bateko herritarra edo egoiliarra izatea. Hautagaitzarako formularioa bete beharko da, izan norbanako modura edo talde txikietan. 

Bidaiak egun bateko eta hogeita hamar egun arteko iraupena izan dezake, eta 2024ko uztailaren 1etik 2025eko irailaren 30era bitartean bidaiatu beharko da.

Xehetasun gehiago hemen kontsulta daitezke.