Puntillismoa pintura-estiloa edo teknika artistikoa da, eta marrazkiaren trazuak puntu txikiekin egitean datza. Puntu horiek, urrutitik begiratuta, irudiak eta egiturak eratzen dituzte. Teknika hau erabiltzen lehenak post-inpresionistak izan zirela uste da, hala nola Georges Suerat edo Paul Signac.
Dotwork tattoo-an (“puntu-lana”) espezializatutako tatuatzaileek ziztada txiki perpendikularrak egiten dituzte larruazalaren gainean, irudiak osatzen dituzten diseinuak sortzeko. Teknika hau tatuatzeko makinarekin zein teknika tradizionalekin eta eskuzkoekin (handpoke) egin daiteke.
Argi eta itzalen arteko kontrasteak funtsezko zeregina du lortu nahi den efektuan. Hitz gutxitan esanda: zenbat eta puntu edo marra kopuru eta hurbiltasun handiagoa, orduan eta ilunago; eta kontrara, alderantzizko efektua lortzen da. Horretarako, kalibre txikiko RL motako orratzak erabili ohi dira. Aplikatzeko zailtasun handiak sortzen dituen estiloa da; horregatik, teknika horretan espezializatzen diren tatuatzaileak daude, eta beren borondate eta zehaztasun guztia jartzen dute pieza bakoitzean.
Smiley Piercinga, ahoa goraipatuz
Batzuek Piercing Smiley deitzen diote, eta beste batzuek frenulu-piercing izena erabiltzen dute definitzeko. Piercing oso berezi eta bilatua da, eta goiko ezpainetako frenuluan jartzen da. Piercing hau ez da zilborrekoa edo genitaletan egiten dena bezain mingarria.
Goiko ezpaineko frenotxoa oso haragi fineko pieza da. Horrek esan nahi du oso denbora gutxi behar dela zulatzeko, eta, gainera, min gutxiago sentitzen dela beste piercing landuago edo konplexuago batzuetan baino. Frenotxoan ez dago kapilar eta nerbio-bukaera askorik: belarrietako lobuluak zulatzen dituzunean sentitzen duzun bezalako min arina sentituko duzu! Orbaintze-aldian, zuloak orbaindu arte, ahoko higienea zaindu behar duzu, eta, horretarako, ahoa garbitu behar duzu beti, otorduak egin ondoren, eta jaki oretsuak saihestu, errazago garbitzeko.