“Disko bat kaleratzea nahiko gogorra da, lan asko dagoelako atzean”

EZEZEZ 2022an jaiotako taldea da, Unai Madariagaren eskutik. Unairen bakarkako lehen lanak Eneko Ajangiz izan zuen ekoizle, eta sinergia hori izan zen taldea sortzeko hazia. Ondoren, Álvaro Olaetxea eta Mikel Irigoyen batuko zitzaizkien. Taldearen lehen albuma, “When I Think Something is Funny, I Smile” izenekoa, 2022ko urrian kaleratu zen, 14 abestirekin.

Popa, punk setentoa, post- rocka… Asko dira EZEZEZen ñabardurak eta estiloak. Zein da guztia biltzen duen elementua? Soinu entsalada bat da. Hala ere, lan trinkoa eta zentzuduna da. Abestien ordenari buruz asko pentsatzen dugu, diskoak hasieratik bukaerara entzutean ematen duen bidaia gustatzen zaigu. Erreferente asko dira, eta gure sormenari hauspoa eman nahi izan diogu diskoaren ekoizpe- nean, pentsatu gabe soinu honek edo abesti honek ez ote lukeen gainerako albumarekin joko.

Energia da guztia batzen dauena. Momentu ezbardinetan abesti ezbardinak urtetan jakuz, baina beti ikuspuntu beretik, eta hor sortzen dana beti da bardina, nahiz eta soinu aldetik abesti batek bestearekin zerikusirik ez izan.

Diskoaren ekoizlea taldeko kidea izatea (Eneko Ajangiz) abantaila al da… edo buruhaustea (inplikatutako alderdi guzti- entzat)?

Abantaila dudarik gabe. Enekok soinuaren lanketari jartzen dion mimoa gozada bat da geuretzat. Azkenean erabaki artistiko guztiak taldetik taldearentzat egiten dira, lagunen kanpoko perspektiba eta iritziak kontutan hartuta noski,baina guk geuk nahi doguna egiten dogu eta nahi dogun eran, eta hori abantaila itzela dala uste dot.

Esaten duzue gehiago intere- satzen zaizuela arlo pertsonala, gizartea ez zaizuela gehiegiaxola. Punk jarrera, hedonismo hutsa, egungo egoerarekin go- gaituta, denetik pixka bat…? Hedonismo hutsa dela esango nuke. Dena dago dagoeneko nahiko hankaz gora, eta guk bai diskoa baita kontzertuak ere horretaz momentu batez ahazteko ariketa moduan planteatu doguz, ez aurrez pentsatuta baina holan emon dan zerbait izan da, eta horrela ikusten dogula konturatu gara.

Disko berri bat lantzen ari zarete; zein fasetan dago? Disko bat kaleratzea nahiko gogorra da, lan asko dagoelako atzean, hainabt fase ditu. Momentu honetan demoak grabatzen ari gara, baina ez dugu inolako presarik. Gauzak ondo ateratzea nahi dugulako. Beraz, pazientziagaz eta patxadaz.

Euskara hutsean izango da, zerk eragin du aldaketa hori? Ez dakit, uste dut orain zentzu gehiago duela niretzat.

Nola sortu zen taldearen izena?

Azkotan galdetzen digute taldearen izenaren inguruan, izan ere, badakigu ez dela ohiko izen bat. Baina, egia esan txantxa moduan sortu zan, baina ez dakigu zehatz mehatz nola sortu zen. Uste dot Alvaroren bikoteak bota ebala eta grazia egin zigun. Egun, izen egokiena irudikatzen zaigu.

Taldea sortu aurretik, bakoitzak bere aldetik musika-talde ezberdinetan parte hartu zuen. Nola sortu zitzaizuen zuen artean elkartzeko ideia? Lehenagotik ezagutzen zenuten elkar?

Eneko eta biok (Unai) hasi ginan lanean hasiera baten. Aurrerago gauza gero eta “serioagoa” izaten hasi zenean Alvaro sartu zan eta orduan konturatu giñan bat gehiago behar genuela. Enekok Mikel ezagutzen zuen eta holan sortu zan, modurik sinpleenean.

Esaten duzue gehiago interesatzen zaizuela arlo pertsonala, gizartea ez zaizuela “gehiegi” axola. Punk jarrera, hedonismo hutsa, egungo egoerarekin gogaituta, denetik pixka bat…? Ez horixe, berekoikeria bakarti edo pasotismo hutsa litzateke. Horri buruz esan nahi nuen gizartean gertatzen dena ez dela gure musikan erretratatzen, hau da, ez dugu horri buruz idazten, eta ez gara inspiratuta edo motibatuta sentitzen, ez dago egungo gizartearen irakurketa musikalik.

Gaur egun, Euskadiren panorama musikala oso desberdina da iraganekoaren aldean; nola ikusten duzue Euskadiren etorkizun musikala?

Nik ez dot hain desberdin ikusten. Egia da gaur egun estilo desberdin gehiago ikusten direla eszenan, baina Euskal Herria beti izan da aberatsa alderdi horretan eta etorkizun aberats ikusten dot bebai.

Nola konposatzen dituzue abestiak? Denen artean, edo batek letra eta beste batzuek musika?

Musika danon artean egiten dogu, bakoitzaren ideia ezberdinak sartzen dira abesti bakar batean, eta letrak nik egin ditut.

Unairen bakarkako proiektuak jarraituko al du EZEZEZekin paraleloan?
Bai, bakarkako proiektu honetarako ere grabatzen ari gara, eta asmoa jarraitzea da, baina profil baxuagoan, agian. Orain interes handiagoa dut EZEZEZen.

Gomendatzen al diguzue musika-talderen bat?
Asko gomendatuko nituzke baina burura etorri zaidan lehenengo taldea Juana Molina da. Entzun behar duzue, oso ona da!